URKULLU LEHENDAKARIA EUSKADI FUNDAZIOAREKIN BILDU DA LEHENDAKARITZAN

Itzuli

2021/07/26

URKULLU LEHENDAKARIA EUSKADI FUNDAZIOAREKIN BILDU DA LEHENDAKARITZAN

Gaur goizean Euskadi Fundazioa Lehendakaritzan izan da bilduta Urkullu Lehendakariarekin eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politikarako Sailburu eta bozeramailearekin.  
 
Fundaziotik Jesus Ezkurdia (zuzendari nagusia) Aitor Galdos, (babesleen arduraduna), Andoni Madariaga (erakundeetako harremanen arduraduna), Jorge Azanza (kirol zuzendaria ) eta Mikel Bizkarra eta Ainhize Barrainkua txirrindulariak izan dira.
 
Fundazioko babesle estrategikoek ere ez dute hutsik egin eta bertaratu dira Jon Fernández Fernádez (ORBEAko zuzendaria), Xabier Iturbe (EUSKALTEL-eko presidentea), Enrique Gúzman (DBA Bilbao Port presidentea), Patxi Rodrigo (Etxeondoko zuzendari nagusia) eta Euskadiko Kutxako presidentea den Txomin García.
 
Giro onean joan da bilera eta bai Lehendakariak eta baita Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ere gogotsu entzun dituzte proiektuari dagozkion xehetasun guztiak. Proiektu bat urtez urte indartzen ari dena eta euskal kirolaren sustapenean eta ingurunearen konpromisoari estuki lotuta dagoena.
 
Jesus Ezkurdiaren hitzetan, “ Fundazioaren misioa oso argia da, euskal txirrindularitza sustatzea dugu helburu eta elkarlana, lankidetza, ekipo lana eta harrobiaren kulturan oinarritzen dira gure balioak”.
 
Kirol estrukturak hiru ekipo nagusi ditu: Euskaltel Euskadi, UCI Pro Team kategorian; Laboral Kutxa, UCI Women´s Continental Team ekipoan; eta Euskadiko Kutxa sub23. Honetaz aparte, ezin ahaztu Euskal Herri osoan dauden klubekin elkarlanean egiten den eguneroko lana.
 
Kirol proiektua eta proiektu soziala ere bada Fundazioarena eta nahiz eta proiektuak 30 babesle eta laguntzaile baino gehiagoko laguntza izan, Euskaltel, Etxeondo, Laboral Kutxa y DBA Bilbao Port dira sponsor estrategikoak.
 
Bilerara gerturatutako guztiek ikuspegi berdina elkarbanatu dute eta mugikortasuna, garapen iraunkorra, kultura eta hezkuntzaz luze aritu dira Lehendakaritzan.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean