Xabier Berasategiren garaipena Zamorako Itzulian

Itzuli

2021/07/16

Xabier Berasategiren garaipena Zamorako Itzulian

 

  • Laboral Kutxako txirrindulari gazteak pelotoiari aurre hartu zion azken kilometroetan egindako eraso batekin
  • Julen Irizar (Euskaltel Euskadi) 7. postuan kokatu  da  Settimana Ciclistica italianako sailkapen nagusian

Xabier Berasategi Laboral Kutxako 21 urteko txirrindulariak pelotoiari aurre hartu zion Zamorako Itzuliko hirugarren etapan, eta garaipen bikaina lortu zuen Riofrío-ko helmugan.

Oso egun gogorra izan zen 23 urtez azpiko pelotoiarentzat, erasoz beteriko etapa hasieratik amaierara. Gizon azkarren taldekideak egun osoan zehar lanean ibili ziren eta helmugatik 10km-ra eguneko ihesaldia harrapatzea lortu zuten. Euskadi Fundazioko harrobiko txirrindulariak, hori aprobetxatuz, helmugatik 7km-ra eraso egin eta Thibaud Saint Guilhem-ekin batera 10 segundoko tartea zabaldu zuten. Riofrío-ko kaleetara sartu zirenean Berasategik beste eraso bat jo eta bakarrik iritsi zen helmugara garaipen handi hori ospatzeko denborarekin.

“Oso lasterketa gogorra izan da, esprinterren taldeak gizon asko galdu dituzte. Horregatik, banekien azken kilometroetan arazoak edukiko zituztela erasoak kontrolatzeko” adierazi zuen Laboral Kutxako txirrindulariak. Gainera taldea oso momentu onean ikusten du eta azken etapan garaipenaren lehian egotea da intentzioa.

Irizar 7. sailkapen nagusian

Settimana Ciclistica italiana bigarren etapa Pascal Ackermann-en garaipenarekin amaitu zen. Esprintean gailendu zen Barnabás Peák eta Sep Vanmarcke-ren aurretik. Euskaltel Euskadiko Julen Irizar 20. postuan helmugaratu zen eta 7. kokatu da sailkapen nagusian.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean