Xabier Mikel Azparren (Euskaltel-Euskadi), garaipena lortzeko lehian Burgosen

Itzuli

2022/08/05

Xabier Mikel Azparren (Euskaltel-Euskadi), garaipena lortzeko lehian Burgosen

Xabier Mikel Azparren (Euskaltel-Euskadi) bikain aritu da Burgosko Itzuliko laugarren etapan (2.Pro), Torresandino - Ciudad Romana de Clunia (169 km), maldan gorako amaieran, 2,1 km % 4,9ra.

Azparrenek garaipena jokoan zuten 14 txirrindularik osatutako ihesaldi baten parte hartu du, bere hirugarren ihesaldia lau egunetan, gainera. Oso adi, gipuzkoarra beste sei txirrindularirekin geratu da buruan, denak WorldTourrekoak. Edonola ere, taldearen izaera erakustsi du, erasora 3 kilometroren faltan eta azken aldapetan, 800 metrora, seigarren helmugaratuta; Carlos Canal 12.a zen, tropeleko lehena.

Xabier Mikel Azparren: "Niretzat ihesean izan den hirugarren eguna izan da; lehen bi egunetan Mendiko maillota lortzeko helburuarekin sartu nintzen. Gaur beste helburu batekin hartu dugu ihesa, mendiko punturik ez zegoelako. Ihesa maila handikoa izan da, eta gero buruan geratu naiz beste sei txirrindulari oso onekin. Pozik nago garaipenetik gertu izan naizelako, baina pena handia dut neke hori pilatzea azken egunetan eta ez egotea fin bukaeran. Orain, Espainiako Itzuliari begira hobetzea espero dut".

2022. urteko Burgosko Itzulia larunbatean amaituko da, Lerma - Neilako aintzirak (170 km) etapa nagusiarekin, Hirugarren mailako hiru kotarekin, azken igoera ezaguna baino lehen, 12 km % 6,2ra. Mikel Bizkarra 18. da sailkapen nagusian eta Azparren bigarren Mendian.

PORTUGALGO ITZULIA

Portugalgo Itzulian (2.1), eroriko batek tropela hautsi du helmugara hurbiltzean, eta talde laranjak ezin izan du nahi zuen bezala lehiatu aurreneko etapan, Vila Franca de Xira - Elvas, 193,7 kilometrokoa, 1,8 km % 2,7ra amaieran. Onena helmugan Unai Cuadrado izan da, 17.a. Larunbatean bigarren etapa ospatuko da, Badajoz - Castelo Branco (181,5 km), maldan gora beste helmuga batekin, 3,2 km % 2,6ra. Euskaltel-Euskadik garaipena lortzeko aukerak bilatuko ditu Juanjo Lobatorekin.

LABORAL KUTXA

Emakumezkoen LABORAL Kutxa larunbatean itzuliko da lehiaketara Euskaldun Txapelketarekin, El Carmen Larrabasterra Sarian (Bizkaiako Txapelketa), 87 kilometrokoa eta 10:00etatik aurrera Irantzu Beloki, Yurani Blanco, Tania Calvo, Elena Cuenca, Idoia Eraso, Garazi Estévez, Olatz Gabilondo, Xubane Garai, Ariana Gilabert, Sandra Gutierrez, Amaia Lartitegi eta Usoa Ostolaza arituko dira lehian.

Azkenik, LABORAL Kutxa 23 urtez azpiko multzoa Xaniesteban Saria (10:00) arituko da igandean, 119 kilometroko lasterketan eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria. Aitor Agirre, Jon Arakama, Enekoitz Azparren, Xabier Berasategi, Daniel Casais, Asier Castilla, Ivan Gómez, Ailetz Lasa, Ander López, Sergio Lorenzo, Iker Mintegi, Iñaki Murua eta Maxime Renoux izango dira lehian.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean