Xabier Mikel Azparren (Euskaltel-Euskadi) Mendiko Sariaren liderra da Burgosen

Itzuli

2022/08/03

Xabier Mikel Azparren (Euskaltel-Euskadi) Mendiko Sariaren liderra da Burgosen

Xabier Mikel Azparrenek eta Euskaltel-Euskadik nabarmendu dira Burgosko Itzuliko (2.Pro) bigarren etapan (158 kilometro Vivar del Cidetik Villadiegora).

Azparrenek ez du zalantzarik izan eta ihesaren bila abiatu da hasieratik, aurreko egunean bezala, Ezquerraren (BBH) eta Sevillaren (EOK) aurkariekin batera berriro ere. Oraingoan, berriz, ez du aukerarik eman Mendiko Sariaren lehian, lehenengo postua bereganatu du-eta Lora gainean (3.a, 47,5 km), bakarrik ihes egiteko gero eta Humada (3.a, 87,5 km) eta Amaya (3.a, 97,5 km) gainetan buruan igarotzeko. Atzetik, taldekideak ere ezin hobeto aritu dira helburua erdiesteko; Joan Bouk bigarren postua lortzen baitzuen azken bietan eta puntuak kentzen aurkariei. Orain, Azparrenek 28 puntu ditu, Sevillak 23 eta Ezquerrak 16.

Helmugan, eroriko batek tropela hautsi du, eta zorionez ez du ondoriorik izan txirrindulari laranjentzat. Ostegunean hirugarren etapa korrituko da, 156 kilometro Quintana Martín Galíndezetik Villarcayoraino, Hirugarren Mailako hiru kotarekin, bi lehen herenean eta Picón Blanco (HC) igoera zorrotzarekin tartean, helmugatik 36,5 kilometrora, igotzaileentzako saioan.

Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Carlos Canal, Mikel Iturria eta Gotzon Martín dira talde laranjako zazpi txirrindulariak, Jorge Azanzaren zuzendaritzapean.

Euskaltel-Euskadi taldeak etapa garaipenak bilatuko ditu Portugalen

Euskaltel-Euskadi taldeak ostegunetik aurrera ekingo dio Portugalgo Itzuliari, Grandissima ezagutatako lasterketari, abuztuaren 15era arte, hamabi egunetan zehar, aitzin-etapa hasita eta beste hamar saio gainditzeko.

Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Peio Goikoetxea, Unai Iribar, Xabier Isasa, Txomin Juaristi eta Juanjo Lobato dira Mikel Gaztañagaren zuzendaritzapean lehiatuko diren zazpi txirrindulariak.

Aitzin-etapak lasterketa irekitzen du eta mapak guztientzako aukerak eskainiko ditu, oro har ibilbide bihurgunetsuarekin eta aldapan gora bukatuta. Mendiko jardunaldi erabakigarriak honako hauek izango dira: hirugarrena (Torre), bosgarrena (Miranda do Corvo), bederatzigarrena (Senhora da Graça) eta azken erlojupekoa Porton (18,6 kilometro).

Ibilbidea:

  • Abuztuaren 4a, osteguna. Atarikoa: Lisboa, 5,4 km CRI. Irteera: 13:30 / Helmuga: 18:30
  • Abuztuaren 5a, ostirala. Lehen etapa: Vila Franca de Xira - Elvas, 193,7 km. Irteera: 13:40 / Helmuga: 18:30-18:45
  • Abuztuak 6, larunbata. Bigarren etapa: Badajoz - Castelo Branco, 181,5 km. Irteera: 13:45 /Helmuga: 18:24-18:38
  • Abuztuak 7, igandea. Hirugarren etapa: Serta - Alto da Torre, 159 km. Irteera: 14:00 / Helmuga: 18:25-18:40
  • Abuztuak 8, astelehena. Laugarren etapa: guarda - Viseu, 169,1 km. Irteera: 14:00 / Helmuga: 18:20-18:34
  • Abuztuak 9, asteartea. Atsedena.
  • Abuztuaren 10a, asteazkena. Bosgarren etapa: Mealhada - Miranda do Corvo (Vila Novako behatokia), 165,7 km. Irteera: 14:00 / Helmuga: 18:28-18:44
  • Abuztuak 11, osteguna. Seigarren etapa: Ageda - Maia, 159,9 km. Irteera: 14:30 / Helmuga: 18:29-18:42
  • Abuztuak 12, ostirala. Zazpigarren etapa: Santo Tirso - Braga, 150,1 km. Irteera: 14:45 / Iritsiera: 18:30-18:42
  • Abuztuak 13, larunbata. Zortzigarren etapa: Viana do Castelo - Fafe, 182,4 km. Irteera: 13:40 / Helmuga: 18:20-18:35
  • Abuztuak 14, igandea. Bederatzigarren etapa: Paredes - Mondim de Basto (Senhora da Graça), 174,5 km. Irteera: 13:20 / Helmuga: 18:20-18:37
  • Abuztuak 15, astelehena. Hamargarren etapa: Porto - Vila Nova de Gaia, 18,6 km erlojupekoa. Irteera: 15:00 / Helmuga: 18:20-18:35

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean