Fundazioa
Txirrindularitzako Euskadi Fundazioa txirrindularitza maite zuen zaletu-talde bati esker sortu zen, Euskal Herrian kirol bat ez ezik, bizitzeko estilo bat sustatu asmoz. Txirrindularitzako tradizioari eta euskal txirrindulariek etengabe lortzen zituzten garaipenei esker, kultur-instituzio maila lortu zuen. Argi zegoen epe luzerako planak egiteko une egokia zela, lurralde honek harro esportatzen zuen aktiboetako bat bertan elikatzeko unea.
Komunitate espiritua erabili zen gizarte-funtsa sortzeko, eta horrela taldeei eta txirrindulariei babesa eskaintzeko; eskualdeari eman ziotena itzuli egin nahi zitzaien kirolariei. Txirrindulariak babestu eta txirrindularitza ikusgarriago bihurtzeko asmo honetan, lehentasuna eman zitzaion txirrindulari-talde profesionala sortzeari; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan jaiotako kirolariak edo lurralde horietako harrobietan trebatutakoak egongo ziren bertan. Talde hau nazioarteko lehiaketetan nabarmendu egin denez, euskal kirola mundu osoan ezagutarazi da.
- Manager Orokorra: Jesus Ezkurdia
- Staff Manager: Aitor Galdós
- Marketing eta komunikazio arduraduna: Xabi Rodrigo
- Diruzaina: Iosu Badiola
- Talde zuzendaria: Jorge Azanza
- Administrazioa: Mª Paz Gastón
Kudeaketa pribatuko erakunde sozio-kultural hau 1993ko ekainaren 17an eratu zen “euskal txirrindularitza sustatu, bultzatu, hedatu eta garatzeko” asmoz.
Hasiera
Tourra Donostian hasi eta Pirinioetan izandako esperientziaren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiko arduradun garrantzitsu batzuk Fundazio bat sortzeari buruz pentsatzen hasi ziren. 1993ko otsailean eman ziren lehenengo urratsak, Jose Alberto Pradera Bizkaiko ahaldun nagusiarekin, Juan Carlos Urrutxurtu zuzendariarekin eta Miguel Madariagarekin. Ekainaren 23an sinatu ziren estatutuak eta uztailean, San Ignazio egunez, makina martxan jarri zen, urtarrilaren 1ean taldea errepidean izateko. Helburua bete zen.

1994
Euskadi Fundazioaren lehenengo bisita Ajuria Eneara; José Antonio Ardanza lehendakariak egin zien harrera.

1994
Lehenengo Euskadi talde osoa: Roberto Laiseka, Rubén Gorospe, Peio Ruiz Cabestany, besteak beste, Txomin Perurenarekin eta Luis Laka buru zela.

1996
Taldeko txirrindulariak errepideko entrenamendu batean. Irudian: Roberto Laiseka, César Solaun eta Juan Tomás Martínez.
Euskaltel Euskadi
Lehenengo urteetako egoera ekonomikoa ez zen ona izan. 5.000 bazkide baino gehiago izan arren, proiektuak ez zuen hainbestetan amestutako finantza-egonkortasuna lortzen. Lasaitasun hori Petronorrek eskainiko zuela usten izan zen hasieran, baina bere laguntza puntuala izan zen, 1994. urtea ‘salbatzeko’. Taldeak behar adinako sendotasunez hazteko behar zuen indar ekonomikoa 1997an iritsi zen, Euskaltel SA enpresari esker. 1997ko Espainiako Itzulian estreinatu zen maillota, Euskaltelen 050 han zen; punta-puntara eraman gintuen ibilbidearen hasiera izan zen.

1997
Roberto Laiseka erlojuaren kontrako etapa batean.

1999
99ko Espainiako Itzulia: Joseba Beloki, Ramontxu González Arrieta, Roberto Laiseka, Igor Flores, Aitor Kintana, Txema del Olmo, Alberto Castrejana, Alberto López de Munain.

1999
Robero Laiseka Euskaltel-Euskadik itzuli handi batean lortutako lehenengo garaipena ospatzen: Espainiako Itzuliko 18. etapan izan zen, Alto de Abantosen amaitu zenean.
Betetako ametsa
Etengabeko hazkunde honen gailurra Frantziako Tourraren inbitazioak ekarri zuen, 2001ko Tourrean parte hartzeko gonbitak. Frantziako egutegian bi denboraldiz lan bikaina egin ondoren, Miguel Madariaga buru zuen erakundeak egindako ahaleginak saria izan zuen, frantziar biran sartu baitzuten taldea, nazioarteko txirrindularitzaren goreneko adierazpenean. Hasierako ametsa, Euskadin jaio edo trebatutako txirrindulariekin munduko lasterketarik hoberenean parte hartzea, bete zen. Are gehiago, marea laranja harrigarrian aurrera eginez, Roberto Laisekak irabazi egin zuen Luz Ardidenen. Garaipen ahaztezina izan zen. 2003an, erabateko ‘boomean’, Iban Mayok Alpe d’Huezen irabazi zuen eta berak eta Haimar Zubeldiak aurre egin zieten Lance Amstrongi eta Jan Ullrichi, besteak beste.

2001

2003
Iban Mayo garaipenaz gozatzen, Alpe D’Huezen amaitu zen etapa gogoangarrian.

2003
Haimar Zubeldia lehian Alexandre Vinokourov, Lance Armstrong eta Jan Ullrichekin 2003ko Frantziako Tourrean.

2004
Antxon Luengo 2004an hasi zen Euskaltel-Euskadin eta 2008ra arte egon zen.
Orbea continental
Orbea Continental 2005ean jaio zen. Urte horretan estreinatu zen World Tour eta liga berri horren helburuetako bat zen oinarrizko txirrindularitza sustatzea. Horretarako, talde ‘filial’ bat eduki behar zen edo goi mailako egiturari sendo lotutako bat. Orbea Olarra 2004 amateurretik Orbea Continental 2005era igaro zen. Amateurretik World Tourrera egindako jauzia oso handia zen eta taldeak funtzio oso garrantzitsua bete zuen. Gaur egun distira egiten duten txirrindulariak, hala nola, Mikel Landa, Mikel Nieve edo Jonathan Castroviejo, talde honetan egin ziren, eta bertan ibili zen Romain Sicard ere, Etorkizuneko Tourraren eta 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketaren irabazlea, besteak beste.

2005
Euskaltel-Euskadi taldearen aurkezpena Irungo Ficoba eraikinean.

2005
Iñaki Isasi Espainiako Itzulian.

2006
Roberto Laiseka Italiako Giroan Jens Voightekin. Gernikako txirrindularia profesionaletan aritu zen azkenengo urtea izan zen; 1994an hasi zen eta elitean mantendu zen 2006ra arte.

2006
Igor Antón autografoak sinatzen Euskal Bizikletan.

2007
2007ko Frantziako Tourreko podiuma. Amets Txurrukak maillot zuria du, lehiaketako gazterik nabarmenena aitortzen duena. Euskaltel-Euskadik Tourreko podiumean txirrindulari bat zuen lehenengo aldia.

2007
Samuel Sánchez 2007ko Espainiako Itzulian podiumean izan zen, Denis Menshov eta Carlos Sastrerekin batera. Itzuliko orokorrean Euskaltel-Euskadi podiumera igo zen lehenengo aldia izan zen.

2007
Jon Odriozola Unai Etxebarriarekin Mallorcako Challengean.

2011
Samuel Sánchez lehenengoa izan zen Luz Ardideneko helmugan, Roberto Laisekaren garaipenetik 10 urtera.

2011
Samuel se proclamó vencedor de la montaña en aquel inolvidable Tour de Francia.
Basque Cycling Pro Team
2012a urte berezia izan zen Euskadi Txirrindularitza Fundazioarentzat. 2013ari begira, talde profesionala Fundaziotik banandu egin zen Euskaltel SAk kudeatzeko Basque Cycling Pro Team izeneko enpresaren bidez. Talde berri honen xedea zen txirrindularitzako goreneko mailan egongo zirela ziurtatzea; hori zela eta, 1994az geroztik zuen filosofiarekin bat ez zetozen txirrindulariak kontratatu zituen, elitean posturen bat ziurtatzeko egokiak baitziren. 2013an Euskaltel Euskadi taldea bertan behera geratu zen.

2012
Euskaltel-Euskadi taldearen aurkezpena: Ion Izaguirre, Pello Bilbao, Miguel Mínguez, Ricardo García, Gorka Verdugo, Igor Antón, Egoi Martínez, Víctor Cabedo, Romain Sicard, Samuel Sánchez, Mikel Nieve, Amets Txurruka, Alan Pérez. Behean: Pierre Cazouux, Mikel Astarloza, Adrián Sáez de Arregui, Mikel Landa, Juanjo Oroz, Pablo Urtasun, Rubén Pérez, Jorge Azanza, Iván Velasco eta Gorka Izaguirre.

2012
Mikel Landa elkarrizketatzen Juan Mari Guajardo; Miguel Induráin dute begira, bere izena daraman Sari Handian.

2012
Samuel Sánchezen garaipena Volta a Catalunyan.
Etapa berria
Bien bitartean, Fundazioak bi urtez jarraitu zuen talde kontinental batekin eta 23 urtez azpiko beste batekin, 23 urtez azpikoen eliteko talde indartsu baten aldeko apustua egitea erabaki zuen arte. Azken hiru urteetan erreferentzia izan da pelotoi amateurrean eta Fundazioaren taldeak denboraldi bikainak osatu ditu maila horretan; profesional izan nahi duen txirrindulari-talde handia trebatzeaz gain.

2015
Mikel Aristi lehenengoa Laukizko helmugan.

2015
Gotzon Martín esprintean garailearen maillotarekin, Mikel Alonso eta Cyril Bartherekin batera.

2015
Mikel Aristi, Javi Martín eta Ion Irisarri elkarrekin ospatzen Amurrion ospatutako Udako Criteriumeko garaipena.

2016
Talde osoa batera Laukizen: Ibai Azurmendi, Eder Sáez, Xabier San Sebastián, Gotzon Martín, Paolo Ormaetxea eta Cyril Barthe.

2017
Miguel Madariagak Mikel Landari eskualdatu zion Euskadi Fundazioaren presidentzia, Orbea eta Etxeondoren babesarekin.
Bultzakada Euskadi Fundazioari
Mikel Landa, Orbea eta Etxeondoren erantzunarekin, Euskadi Fundazioa txirrindularitza profesionalera itzuli da, harrobiko multzoa eta emakumezkoen taldea bultzatzeaz gain (2019tik aurrera). Marea Laranja Espainiako Itzulian lehiatzen da berriro 2021ean, eta Itzulin eta Donostian urtebete lehenago. Laboral Kutxaren eskutik, emakumezkoen talde profesionala eta filiala hazten dira.
2018
Euskadi Fundazioren talde berriak 2018an egin du debuta profesionaletan, hemendik gutxira munduko txirrindularitza-lasterketarik hoberenetan egoteko ilusioz eta xedearekin.

2019
Euskadi Fundazioa proiektuak hazten jarraitzen du, 23 urtez azpiko eta emakumezko taldeak sortuTA eta babesle berriak sartuta.

2020

2021

2022

2023