
2023/07/29
Mikel Iturria (Euskaltel-Euskadi), distira laranja Donostian
Mikel Iturria (Euskaltel-Euskadi) protagonista izan da Donostia Klasikoan, 230,3 kilometro eta World Tourreko maila gorenean. Txirrindulari gipuzkoarrak Orbea Orca berriaren eta Oquo gurpilen gainetik 130 kilometro egin ditu buruan.