Itzuli

Tour du Rwanda

2023.02.19 - 2023.02.26

Loturako albisteak

Euskaltel-Euskadi, oso ondo Galizian eta Ruandan

2023/02/26

Euskaltel-Euskadi, oso ondo Galizian eta Ruandan

Euskaltel-Euskadi taldeak igande bikaina bete du O Gran Camiñon (2.1) eta Tour du Rwandan (2.1). Galiziako lurretan, multzo laranjak dohainak erakutsi ditu erlojuaren aurka, Carlos Canal seigarren eta Xabier Mikel Azparren bederatzigarren sailkatuta. Afrikan, podiumera igo da talde onena bezala.

Segi irakurtzen

Unai Iribar, hirugarren Ruandan; Xabier Isasa, protagonista O Gran Camiñon

2023/02/25

Unai Iribar, hirugarren Ruandan; Xabier Isasa, protagonista O Gran Camiñon

Euskaltel-Euskadi taldea garaipena lortzeko lehiatu da eta Unai Iribar (1999) hirugarren izan da Tour du Rwandako zazpigarren etapan (2.1), Nyamata - Mont Kigali, 115,8 km. Bestalde, Mikel Bizkarrak urdaileko arazoak izan ditu hasieratik eta sailkapen nagusiko aukera guztiak galdu ditu. Xabier Isasa (2001), bere aldetik, O Gran Camiñoren hirugarren etapan protagonista izan da. Euskadi Fundazioaren harrobiko bi gazte, Iribar eta Isasa, hain zuzen.

Segi irakurtzen

Euskaltel-Euskadi, erasora Ruandan

2023/02/23

Euskaltel-Euskadi, erasora Ruandan

Euskaltel-Euskadi taldeak bere izaera eta handinahia erakutsi ditu Tour du Rwandako bosgarren etapan (2.1), Rusizi - Rubavu, 195,5 km, Mikel Iturria eta Mikel Bizkarra taldekideak erasotzen, baina helmugan saririk gabe. Hala eta guztiz ere, talde laranjak aukera guztiak mantentzen ditu sailkapen nagusiari begira.

Segi irakurtzen

Andaluziako Itzulia: Gotzon Martín (Euskaltel-Euskadi), Mendiko Sariaren irabazlea

2023/02/19

Andaluziako Itzulia: Gotzon Martín (Euskaltel-Euskadi), Mendiko Sariaren irabazlea

Gotzon Martin (Euskaltel-Euskadi) podiumera igo da Andaluziako Itzulian (2.Pro) Mendiko irabazle bezala, bosgarren eta azken etaparen ostean. Xabier Isasa eguneko ihesaldian izan da.

Segi irakurtzen

Euskaltel-Euskadik Afrika ezagutuko du Tour du Rwandarekin

2023/02/17

Euskaltel-Euskadik Afrika ezagutuko du Tour du Rwandarekin

Euskaltel-Euskadik beste muga hautsiko du: Afrika. Euskal taldea Tour du Rwanda (2.1) itzulian lehiatuko da datorren igandean, otsailak 19, hasita eta otsailaren 26ra arte, zortzi etapa guztira. Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Asier Etxeberria, Unai Iribar eta Mikel Iturria izango dira bost txirrindulariak, Pello Olaberriaren zuzendaritzapean.

Segi irakurtzen

Eman izena gure newsletterrean