
2023/05/01
Unai Zubeldiak LABORAL Kutxaren saioa biribildu du Legazpin
LABORAL Kutxa taldeak erakustaldi ederra eskaini du astelehenean Legazpiko Santikutz Klasikan, eliteko eta 23 azpiko Espainiako Kopako puntuagarria 167 kilometrotan eta 14 mendate puntuagarrirekin. Unai Zubeldia gipuzkoarrak (2003) eztabaidarik gabeko garaipen batekin amaitu du talde osoaren lasterketa aparta; Nicolas Alustiza (2003) laugarren zen, Asier Castilla (2002) bosgarren eta Iker Mintegi (2002) bederatzigarren, denak 23 urtez azpikoak. Euskaltel-Euskadiren harrobiko euskal taldeak taldeka irabazi du.