2024/08/02
Euskaltel-Euskadi, izaera eta lehiakortasuna erakustera Burgosko Itzulian
Euskaltel-Euskadi taldeak Burgosko Itzuliari (2.Pro) ekingo dio datorren astean, bost etapatan, abuztuaren 5etik (astelehena) abuztuaren 9ra (ostirala).
Jon Aberasturi, Enekoitz Azparren, Victor de la Parte, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Iker Mintegi dira Burgosko lasterketa arituko diren zazpi txirrindulariak.
Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduraduna: "Mailako helburuak izan behar ditugu eta gure izaera eta lehiakortasuna erakutsi behar dugu lasterketan, parte-hartzea oso garrantzitsua den arren. Egunez egun joango gara, etapa bakoitzean lehian, Jon (Aberasturi) lehenengo eta bosgarren etapetan eta Gotzon (Martin) bigarrenean ahalik eta emaitzarik onena lortzeko asmoarekin. Victor (De la Parte), batez ere, eta Txomin (Juaristi) izango dira gure txirrindulariak sailkapen nagusian ahalik eta posturik onena erdiesteko, eta horrek esan nahi du Neilan onenengandik gertu egotea eta erlojupeko ona egitea. Gazteenak, Azparren, Isasa eta Mintegi, ihesaldietan protagonista izaten eta taldekideei laguntzen saiatuko dira".
Guztira 21 taldek hartuko dute parte, WorldTourreko 18 taldeetatik 14k, eta zazpi ProTeam taldek, Euskaltel-Euskadi, besteak beste. Gainsariak 10, 6 eta 4 segundokoak izango dira helmugan eta 3, 2 eta 1ekoa tarteko esprintetan. Etapa bakoitzaren amaierak zuzenean jarraitu ahal izango dira TDP/RTVE Play bidez, 15:00etatik aurrera.
Hirugarren etapako Lagunas de Neilako helmugak eta hurrengo eguneko 18,5 kilometroko banakako erlojupekoak erabakiko dute itzulia eta irabazle oso bat aukeratuko dute. Ojo Guareñako amaiera, 1,2 kilometro % 5,8an, bigarren saioako gakoa izango da, eta txirrindulari azkarrenek aukerak izango dituzte lehenengo eta bosgarren jardunaldietan, azken hau Arabako lurretan zehar eta helmuga Trebiñun.
Etapak eta ordutegiak:
- Abuztuak 5, astelehena. 1. etapa: Vilviestre Del Pinar - Burgos, 168 km. Irteera: 12:45 / Helmuga: 16: 29-16:57
- Abuztuak 6, asteartea. 2. etapa: Valle de Mena - Ojo Guareña, 161 km. Irteera: 12:55 / Helmuga: 16: 34-16:56
- Aabuztuak 7, asteazkena. 3. etapa: Gumiel de Izan - Lagunas de Neila, 138 km. Irteera: 13:12 / Helmuga: 16: 34-16:56
- Abuztuak 8, osteguna. 4. etapa: Santa María del Campo - Billabega, 18,5 km erlojupekoa. Irteera: 13:58 / Helmuga: 16:55
- Abuztuak 9, ostirala. 5. etapa: Frias - Trebiñu, 156 km. Irteera: 12:51 / Helmuga: 16:33-16:57
Beste multzo bat, Joan Bou, Mikel Bizkarra, Xavier Cañellas, Asier Etxeberria, James Fouché, Andoni López de Abetxuko eta Luis Ángel Maté, Portugalgo Itzulian (2.1) lehiatzen jarraituko dira igandera arte.