Fundazioa

Txirrindularitzako Euskadi Fundazioa txirrindularitza maite zuen zaletu-talde bati esker sortu zen, Euskal Herrian kirol bat ez ezik, bizitzeko estilo bat sustatu asmoz. Txirrindularitzako tradizioari eta euskal txirrindulariek etengabe lortzen zituzten garaipenei esker, kultur-instituzio maila lortu zuen. Argi zegoen epe luzerako planak egiteko une egokia zela, lurralde honek harro esportatzen zuen aktiboetako bat bertan elikatzeko unea.

Komunitate espiritua erabili zen gizarte-funtsa sortzeko, eta horrela taldeei eta txirrindulariei babesa eskaintzeko; eskualdeari eman ziotena itzuli egin nahi zitzaien kirolariei. Txirrindulariak babestu eta txirrindularitza ikusgarriago bihurtzeko asmo honetan, lehentasuna eman zitzaion txirrindulari-talde profesionala sortzeari; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan jaiotako kirolariak edo lurralde horietako harrobietan trebatutakoak egongo ziren bertan. Talde hau nazioarteko lehiaketetan nabarmendu egin denez, euskal kirola mundu osoan ezagutarazi da.

  • Presidentea: Aitor Galdós
  • Gizarte&Erakunde Harremanak: Andoni Madariaga
  • Diruzaina: Iosu Badiola
  • Administrazioa: Mª Paz Gastón
  • Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduraduna: Jorge Azanza
  • Laboral Kutxa taldeko kirol arduraduna: Ion Lazkano
  • Marketing eta komunikazio arduraduna: Unai Iraragorri

Kudeaketa pribatuko erakunde sozio-kultural hau 1993ko ekainaren 17an eratu zen “euskal txirrindularitza sustatu, bultzatu, hedatu eta garatzeko” asmoz.

1992

Hasiera

Tourra Donostian hasi eta Pirinioetan izandako esperientziaren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiko arduradun garrantzitsu batzuk Fundazio bat sortzeari buruz pentsatzen hasi ziren. 1993ko otsailean eman ziren lehenengo urratsak, Jose Alberto Pradera Bizkaiko ahaldun nagusiarekin, Juan Carlos Urrutxurtu zuzendariarekin eta Miguel Madariagarekin. Ekainaren 23an sinatu ziren estatutuak eta uztailean, San Ignazio egunez, makina martxan jarri zen, urtarrilaren 1ean taldea errepidean izateko. Helburua bete zen.

1994

Euskadi Fundazioaren lehenengo bisita Ajuria Eneara; José Antonio Ardanza lehendakariak egin zien harrera.

1994

Lehenengo Euskadi talde osoa: Roberto Laiseka, Rubén Gorospe, Peio Ruiz Cabestany, besteak beste, Txomin Perurenarekin eta Luis Laka buru zela. 

1996

Taldeko txirrindulariak errepideko entrenamendu batean. Irudian: Roberto Laiseka, César Solaun eta Juan Tomás Martínez.

1997

Euskaltel Euskadi

Lehenengo urteetako egoera ekonomikoa ez zen ona izan. 5.000 bazkide baino gehiago izan arren, proiektuak ez zuen hainbestetan amestutako finantza-egonkortasuna lortzen. Lasaitasun hori Petronorrek eskainiko zuela usten izan zen hasieran, baina bere laguntza puntuala izan zen, 1994. urtea ‘salbatzeko’. Taldeak behar adinako sendotasunez hazteko behar zuen indar ekonomikoa 1997an iritsi zen, Euskaltel SA enpresari esker. 1997ko Espainiako Itzulian estreinatu zen maillota, Euskaltelen 050 han zen; punta-puntara eraman gintuen ibilbidearen hasiera izan zen.

1997

Roberto Laiseka erlojuaren kontrako etapa batean. 

1999

99ko Espainiako Itzulia: Joseba Beloki, Ramontxu González Arrieta, Roberto Laiseka, Igor Flores, Aitor Kintana, Txema del Olmo, Alberto Castrejana, Alberto López de Munain.

1999

Robero Laiseka Euskaltel-Euskadik itzuli handi batean lortutako lehenengo garaipena ospatzen: Espainiako Itzuliko 18. etapan izan zen, Alto de Abantosen amaitu zenean. 

2001

Betetako ametsa

Etengabeko hazkunde honen gailurra Frantziako Tourraren inbitazioak ekarri zuen, 2001ko Tourrean parte hartzeko gonbitak. Frantziako egutegian bi denboraldiz lan bikaina egin ondoren, Miguel Madariaga buru zuen erakundeak egindako ahaleginak saria izan zuen, frantziar biran sartu baitzuten taldea, nazioarteko txirrindularitzaren goreneko adierazpenean. Hasierako ametsa, Euskadin jaio edo trebatutako txirrindulariekin munduko lasterketarik hoberenean parte hartzea, bete zen. Are gehiago, marea laranja harrigarrian aurrera eginez, Roberto Laisekak irabazi egin zuen Luz Ardidenen. Garaipen ahaztezina izan zen. 2003an, erabateko ‘boomean’, Iban Mayok Alpe d’Huezen irabazi zuen eta berak eta Haimar Zubeldiak aurre egin zieten Lance Amstrongi eta Jan Ullrichi, besteak beste.

2001

Roberto Laiseka Frantziako Tourreko etapa batean garaile, Luz Ardiden handian. 

2003

Iban Mayo garaipenaz gozatzen, Alpe D’Huezen amaitu zen etapa gogoangarrian.

2003

Haimar Zubeldia lehian Alexandre Vinokourov, Lance Armstrong eta Jan Ullrichekin 2003ko Frantziako Tourrean. 

2004

Antxon Luengo 2004an hasi zen Euskaltel-Euskadin eta 2008ra arte egon zen. 

2005

Orbea continental

Orbea Continental 2005ean jaio zen. Urte horretan estreinatu zen World Tour eta liga berri horren helburuetako bat zen oinarrizko txirrindularitza sustatzea. Horretarako, talde ‘filial’ bat eduki behar zen edo goi mailako egiturari sendo lotutako bat. Orbea Olarra 2004 amateurretik Orbea Continental 2005era igaro zen. Amateurretik World Tourrera egindako jauzia oso handia zen eta taldeak funtzio oso garrantzitsua bete zuen. Gaur egun distira egiten duten txirrindulariak, hala nola, Mikel Landa, Mikel Nieve edo Jonathan Castroviejo, talde honetan egin ziren, eta bertan ibili zen Romain Sicard ere, Etorkizuneko Tourraren eta 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketaren irabazlea, besteak beste.

2005

Euskaltel-Euskadi taldearen aurkezpena Irungo Ficoba eraikinean.

2005

Iñaki Isasi Espainiako Itzulian.

2006

Roberto Laiseka Italiako Giroan Jens Voightekin. Gernikako txirrindularia profesionaletan aritu zen azkenengo urtea izan zen; 1994an hasi zen eta elitean mantendu zen 2006ra arte.

2006

Igor Antón autografoak sinatzen Euskal Bizikletan. 

2007

2007ko Frantziako Tourreko podiuma. Amets Txurrukak maillot zuria du, lehiaketako gazterik nabarmenena aitortzen duena. Euskaltel-Euskadik Tourreko podiumean txirrindulari bat zuen lehenengo aldia. 

2007

Samuel Sánchez 2007ko Espainiako Itzulian podiumean izan zen, Denis Menshov eta Carlos Sastrerekin batera. Itzuliko orokorrean Euskaltel-Euskadi podiumera igo zen lehenengo aldia izan zen. 

2007

Jon Odriozola Unai Etxebarriarekin Mallorcako Challengean. 

2011

Samuel Sánchez lehenengoa izan zen Luz Ardideneko helmugan, Roberto Laisekaren garaipenetik 10 urtera. 

2011

Samuel se proclamó vencedor de la montaña en aquel inolvidable Tour de Francia.

2012

Basque Cycling Pro Team

2012a urte berezia izan zen Euskadi Txirrindularitza Fundazioarentzat. 2013ari begira, talde profesionala Fundaziotik banandu egin zen Euskaltel SAk kudeatzeko Basque Cycling Pro Team izeneko enpresaren bidez. Talde berri honen xedea zen txirrindularitzako goreneko mailan egongo zirela ziurtatzea; hori zela eta, 1994az geroztik zuen filosofiarekin bat ez zetozen txirrindulariak kontratatu zituen, elitean posturen bat ziurtatzeko egokiak baitziren. 2013an Euskaltel Euskadi taldea bertan behera geratu zen.

2012

Euskaltel-Euskadi taldearen aurkezpena: Ion Izaguirre, Pello Bilbao, Miguel Mínguez, Ricardo García, Gorka Verdugo, Igor Antón, Egoi Martínez, Víctor Cabedo, Romain Sicard, Samuel Sánchez, Mikel Nieve, Amets Txurruka, Alan Pérez. Behean: Pierre Cazouux, Mikel Astarloza, Adrián Sáez de Arregui, Mikel Landa, Juanjo Oroz, Pablo Urtasun, Rubén Pérez, Jorge Azanza, Iván Velasco eta Gorka Izaguirre. 

2012

Mikel Landa elkarrizketatzen Juan Mari Guajardo; Miguel Induráin dute begira, bere izena daraman Sari Handian.

2012

Samuel Sánchezen garaipena Volta a Catalunyan. 

2014

Etapa berria

Bien bitartean, Fundazioak bi urtez jarraitu zuen talde kontinental batekin eta 23 urtez azpiko beste batekin, 23 urtez azpikoen eliteko talde indartsu baten aldeko apustua egitea erabaki zuen arte. Azken hiru urteetan erreferentzia izan da pelotoi amateurrean eta Fundazioaren taldeak denboraldi bikainak osatu ditu maila horretan; profesional izan nahi duen txirrindulari-talde handia trebatzeaz gain.

2015

Mikel Aristi lehenengoa Laukizko helmugan. 

2015

Gotzon Martín esprintean garailearen maillotarekin, Mikel Alonso eta Cyril Bartherekin batera.

2015

Mikel Aristi, Javi Martín eta Ion Irisarri elkarrekin ospatzen Amurrion ospatutako Udako Criteriumeko garaipena. 

2016

Talde osoa batera Laukizen: Ibai Azurmendi, Eder Sáez, Xabier San Sebastián, Gotzon Martín, Paolo Ormaetxea eta Cyril Barthe.

2017

Miguel Madariagak Mikel Landari eskualdatu zion Euskadi Fundazioaren presidentzia, Orbea eta Etxeondoren babesarekin.

2018

Bultzakada Euskadi Fundazioari

Mikel Landa, Orbea eta Etxeondoren erantzunarekin, Euskadi Fundazioa txirrindularitza profesionalera itzuli da, harrobiko multzoa eta emakumezkoen taldea bultzatzeaz gain (2019tik aurrera). Marea Laranja Espainiako Itzulian lehiatzen da berriro 2021ean, eta Itzulin eta Donostian urtebete lehenago. Laboral Kutxaren eskutik, emakumezkoen talde profesionala eta filiala hazten dira.

2018

Euskadi Fundazioren talde berriak 2018an egin du debuta profesionaletan, hemendik gutxira munduko txirrindularitza-lasterketarik hoberenetan egoteko ilusioz eta xedearekin.

2019

Euskadi Fundazioa proiektuak hazten jarraitzen du, 23 urtez azpiko eta emakumezko taldeak sortuTA eta babesle berriak sartuta.

2020

Euskadi Fundazioaren aurrerapausoak geldiezina dira. Hain zuzen, Euskaltel-Euskadi talde profesionalak maila jauzia eman du, Kontinental mailatik ProTeam-era, 20 txirrindulariekin, eta laranja Itzulira eta Donostiara itzuli da. Laboral Kutxa taldeek harrobiko lana sendotzen dute.

2021

Euskadi Fundazioak mugarri berriak ezartzen jarraitzen du. Euskaltel-Euskadi Espainiako Itzulian lehiatzen da hainbat urte eta gero. Era berean, emakumeen LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioak txirrindularitza profesionalera jauzia ematen du. Azkenik, talde amateurra harrobiko egitaratua propioa da; Italiako Giroan aritzen da, euskal txapelketa guztiak irabazten ditu, eta hiru txirrindulari igoko dira lehen taldera.

2022

Euskadi Fundazioak sendotasuna bilatzen du. Euskaltel-Euskadi talde Espainiako Itzulian izango da bigarren urtez, hiru etaparekin gure lurretan, gainera. Laboral Kutxa-Emakumezkoen Euskadi Fundazioa, berriz, hazi egin da fitxaketekin. Eta LABORAL Kutxa amateurrak 23 urtez azpiko multzo osoaren alde apustua egiten du. 

2023

Euskadi Fundazioak urratsak ematen jarraitzen du. LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioak hazten jarraitzen du, eta beste jauzi bat egin du multzoan eta egutegian. Euskaltel-Euskadik, berriz, elitean jarraitzen du Pro Team bezala eta lehen aldiz Afrikan lehiatzen da, LABORAL Kutxa amateurrak harrobi lanarekin jarraitzen duen bitartean.

2024

Euskadi Fundazioaren 2024ko denboraldia ilusionagarria da oso. Kirol-erronkaz beteta dator, eta balio propio, benetako eta bereziak islatzen dituzten hiru talderekin egingo die aurre. LABORAL Kutxa talde profesionalak eta amateurrak eta Euskaltel-Euskadi taldeak 57 txirrindulari dituzte guztira, eta 120 pertsonako egitura, nazioarteko egutegiko lasterketetan lehiatzeko prest. Gure lurraldearen izena eta balioak munduko txirrindularitzaren elitera eramaten dituzte bi talde profesionalek, LABORAL Kutxa amateurraren harrobia ahaztu gabe. Euskaltelen kolore laranja historikoak, Marea Laranja mitikoak, bide-bazterrak bete nahi ditu berriro, eta, orain, LABORAL Kutxaren kolore magentak ere bide horri ekin dio; alegia, euskal txirrindulari gazteen ametsak irudikatzeko bideari.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean