2024/04/26
LABORAL Kutxa taldeak duen maila erakutsi nahi du La Vueltan
LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak La Vuelta (2.WWT) itzuliari ekingo dio igandetik aurrera. Zortzi etapa dira Valentzian hasita eta Madrilen amaituta maiatzaren 5ean, hiru mendateko amaiera eta erlojupeko bat izango dituzte txirrindulariek. Laugarren urtez jarraian arituko da euskal multzoa proba honetan.