FUNDAZIOA

Txirrindularitzako Euskadi Fundazioa txirrindularitza maite zuen zaletu-talde bati esker sortu zen, Euskal Herrian kirol bat ez ezik, bizitzeko estilo bat sustatu asmoz. Txirrindularitzako tradizioari eta euskal txirrindulariek etengabe lortzen zituzten garaipenei esker, kultur-instituzio maila lortu zuen. Argi zegoen epe luzerako planak egiteko une egokia zela, lurralde honek harro esportatzen zuen aktiboetako bat bertan elikatzeko unea.

Komunitate espiritua erabili zen gizarte-funtsa sortzeko, eta horrela taldeei eta txirrindulariei babesa eskaintzeko; eskualdeari eman ziotena itzuli egin nahi zitzaien kirolariei. Txirrindulariak babestu eta txirrindularitza ikusgarriago bihurtzeko asmo honetan, lehentasuna eman zitzaion txirrindulari-talde profesionala sortzeari; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan jaiotako kirolariak edo lurralde horietako harrobietan trebatutakoak egongo ziren bertan. Talde hau nazioarteko lehiaketetan nabarmendu egin denez, euskal kirola mundu osoan ezagutarazi da.

 

  1. Presidentea: Iñaki Isasi
  2. Presidenteordea: Andoni Madariaga
  3. Diruzaina: Iosu Badiola
  4. Patronoak: Paulino Barrenechea, Enrique Guzmán y Juan José Trullos.
  5. Administrazioa: fundacion@fundacioneuskadi.eus
  6. Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduraduna: Jorge Azanza
  7. Laboral Kutxa-Euskadi taldeko kirol arduraduna: Aitor Galdos
  8. Marketing eta komunikazio arduraduna: Unai Iraragorri (medios@fundacioneuskadi.eus)

 

Kudeaketa pribatuko erakunde sozio-kultural hau 1993ko ekainaren 17an eratu zen “euskal txirrindularitza sustatu, bultzatu, hedatu eta garatzeko” asmoz.

 

1993

Hasiera

Tourra Donostian hasi eta Pirinioetan izandako esperientziaren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiko arduradun garrantzitsu batzuk Fundazio bat sortzeari buruz pentsatzen hasi ziren. 1993ko otsailean eman ziren lehenengo urratsak, Jose Alberto Pradera Bizkaiko ahaldun nagusiarekin, Juan Carlos Urrutxurtu zuzendariarekin eta Miguel Madariagarekin. Ekainaren 23an sinatu ziren estatutuak eta uztailean, San Ignazio egunez, makina martxan jarri zen, urtarrilaren 1ean taldea errepidean izateko. Helburua bete zen.

 

a0c3358dbb435c57e0b58ff37c093ed1.jpg

1994: Euskadi Fundazioaren lehenengo bisita Ajuria Eneara; José Antonio Ardanza lehendakariak egin zien harrera..

 

48e260059b162ba57d9b728db3c1bceb.jpg

1994: Lehenengo Euskadi talde osoa: Roberto Laiseka, Rubén Gorospe, Peio Ruiz Cabestany, besteak beste, Txomin Perurenarekin eta Luis Laka buru zela. 

 

d2a2b842a1771399b52d96b3399b342c.jpg

1996: Taldeko txirrindulariak errepideko entrenamendu batean. Irudian: Javier Murguialday, Roberto Laiseka eta César Solaun.

 

1997

Euskaltel Euskadi

Lehenengo urteetako egoera ekonomikoa ez zen ona izan. 5.000 bazkide baino gehiago izan arren, proiektuak ez zuen hainbestetan amestutako finantza-egonkortasuna lortzen. Lasaitasun hori Petronorrek eskainiko zuela usten izan zen hasieran, baina bere laguntza puntuala izan zen, 1994. urtea ‘salbatzeko’. Taldeak behar adinako sendotasunez hazteko behar zuen indar ekonomikoa 1997an iritsi zen, Euskaltel SA enpresari esker. 1997ko Espainiako Itzulian estreinatu zen maillota, Euskaltelen 050 han zen; punta-puntara eraman gintuen ibilbidearen hasiera izan zen.

 

6524d67d0751187eec2890cd72633a2c.jpg

1997: Roberto Laiseka erlojuaren kontrako etapa batean. 

 

a5ef47cd439b72c858fbd76f10315573.jpg

1999: 99ko Espainiako Itzulia: Joseba Beloki, Ramontxu González Arrieta, Roberto Laiseka, Igor Flores, Txema del Olmo eta Alberto López de Munain.

 

 

a602b2179374d117ea4363174a1cb337.jpg

1999: Roberto Laiseka Euskaltel-Euskadik itzuli handi batean lortutako lehenengo garaipena ospatzen: Espainiako Itzuliko 18. etapan izan zen, Alto de Abantosen amaitu zenean. .

 

 

2001

Betetako ametsa

Etengabeko hazkunde honen gailurra Frantziako Tourraren inbitazioak ekarri zuen, 2001ko Tourrean parte hartzeko gonbitak. Frantziako egutegian bi denboraldiz lan bikaina egin ondoren, Miguel Madariaga buru zuen erakundeak egindako ahaleginak saria izan zuen, frantziar biran sartu baitzuten taldea, nazioarteko txirrindularitzaren goreneko adierazpenean. Hasierako ametsa, Euskadin jaio edo trebatutako txirrindulariekin munduko lasterketarik hoberenean parte hartzea, bete zen. Are gehiago, marea laranja harrigarrian aurrera eginez, Roberto Laisekak irabazi egin zuen Luz Ardidenen. Garaipen ahaztezina izan zen. 2003an, erabateko ‘boomean’, Iban Mayok Alpe d’Huezen irabazi zuen eta berak eta Haimar Zubeldiak aurre egin zieten Lance Amstrongi eta Jan Ullrichi, besteak beste.

 

f7bdc7ba1d031edb60af939db3c8851f.jpg

2001: Roberto Laiseka Frantziako Tourreko etapa batean garaile, Luz Ardiden handian. 

 

a893fea1ae8f83dd5ff0b3a7e1b274a3.jpg

2003: Iban Mayo garaipenaz gozatzen, Alpe D’Huezen amaitu zen etapa gogoangarrian.

 

7b3da6f4e47365dd75c2f2231ea608ad.jpg

2003: Haimar Zubeldia lehian Alexandre Vinokourov, Lance Armstrong eta Jan Ullrichekin 2003ko Frantziako Tourrean. 

 

3df5cc31e581e4665149d98ac193fe0f.jpg

2004: Antton Luengo 2004an hasi zen Euskaltel-Euskadin eta 2008ra arte egon zen. 

 

2005

Orbea continental

Orbea Continental 2005ean jaio zen. Urte horretan estreinatu zen World Tour eta liga berri horren helburuetako bat zen oinarrizko txirrindularitza sustatzea. Horretarako, talde ‘filial’ bat eduki behar zen edo goi mailako egiturari sendo lotutako bat. Orbea Olarra 2004 amateurretik Orbea Continental 2005era igaro zen. Amateurretik World Tourrera egindako jauzia oso handia zen eta taldeak funtzio oso garrantzitsua bete zuen. Gaur egun distira egiten duten txirrindulariak, hala nola, Mikel Landa, Mikel Nieve edo Jonathan Castroviejo, talde honetan egin ziren, eta bertan ibili zen Romain Sicard ere, Etorkizuneko Tourraren eta 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketaren irabazlea, besteak beste.

 

acd4167953f3e5ac6e1e3322f32fa1d0.jpg

2005: Euskaltel-Euskadi taldearen aurkezpena Irungo Ficoba eraikinean.

 

47adb75ce7e84a50a8310a3491cb3696.jpg

2005: Iñaki Isasi, Milan-San Remo klasikoan.

 

a18d3c7955f2f63b3aaca00a86a5e372.jpg

2006: Roberto Laiseka Italiako Giroan Jens Voightekin. Gernikako txirrindularia profesionaletan aritu zen azkenengo urtea izan zen; 1994an hasi zen eta elitean mantendu zen 2006ra arte.

 

98ecfaf59ed292c916d549d51d74d96b.jpg

2006: Igor Antón autografoak sinatzen Euskal Bizikletan. 

 

64f4299791d23115e346c0df9ec689ca.jpg

2007: 2007ko Frantziako Tourreko podiuma. Amets Txurrukak maillot zuria du, lehiaketako gazterik nabarmenena aitortzen duena. Euskaltel-Euskadik Tourreko podiumean txirrindulari bat zuen lehenengo aldia. 

 

627e9d20599fc3d2199e4a207b8c52d7.jpg

2007: Samuel Sánchez 2007ko Espainiako Itzulian podiumean izan zen, Denis Menshov eta Carlos Sastrerekin batera. Itzuliko orokorrean Euskaltel-Euskadi podiumera igo zen lehenengo aldia izan zen. 

 

fbd57ff95008824cf77be25e76dd1f9d.jpg

2007: Jon Odriozola Unai Etxebarriarekin Mallorcako Challengean. 

 

bc698ab09b7b0b1dd5db4fbac012501d.jpg

2011: Samuel Sánchez lehenengoa izan zen Luz Ardideneko helmugan, Roberto Laisekaren garaipenetik 10 urtera. 

 

4bd58273f8597417e24b31b03f8fe34a.jpg

2011: Samuel se proclamó vencedor de la montaña en aquel inolvidable Tour de Francia.

 

2012

Basque Cycling Pro Team

2012a urte berezia izan zen Euskadi Txirrindularitza Fundazioarentzat. 2013ari begira, talde profesionala Fundaziotik banandu egin zen Euskaltel SAk kudeatzeko Basque Cycling Pro Team izeneko enpresaren bidez. Talde berri honen xedea zen txirrindularitzako goreneko mailan egongo zirela ziurtatzea; hori zela eta, 1994az geroztik zuen filosofiarekin bat ez zetozen txirrindulariak kontratatu zituen, elitean posturen bat ziurtatzeko egokiak baitziren. 2013an Euskaltel Euskadi taldea bertan behera geratu zen.

6b8ef983daaec9454139b3c78b4d9cca.jpg

2012: Euskaltel-Euskadi taldearen aurkezpena: Ion Izaguirre, Pello Bilbao, Miguel Mínguez, Ricardo García, Gorka Verdugo, Igor Antón, Egoi Martínez, Víctor Cabedo, Romain Sicard, Samuel Sánchez, Mikel Nieve, Amets Txurruka, Alan Pérez. Behean: Pierre Cazouux, Mikel Astarloza, Adrián Sáez de Arregui, Mikel Landa, Juanjo Oroz, Pablo Urtasun, Rubén Pérez, Jorge Azanza, Iván Velasco eta Gorka Izaguirre. 

 

5545228016f75851e454715f7571cda2.jpg

2012: Mikel Landa elkarrizketatzen Juan Mari Guajardo; Miguel Induráin dute begira, bere izena daraman Sari Handian.

 

001dbe1de805ec0f04f8622b0d6f9183.jpg

2012: Samuel Sánchezen garaipena Volta a Catalunyan. 

2014

Etapa berria

Bien bitartean, Fundazioak bi urtez jarraitu zuen talde kontinental batekin eta 23 urtez azpiko beste batekin, 23 urtez azpikoen eliteko talde indartsu baten aldeko apustua egitea erabaki zuen arte. Azken hiru urteetan erreferentzia izan da pelotoi amateurrean eta Fundazioaren taldeak denboraldi bikainak osatu ditu maila horretan; profesional izan nahi duen txirrindulari-talde handia trebatzeaz gain.

68b6bd0b83c6891564fa00fe98ebe971.jpg

2015: Gotzon Martín esprintean garailearen maillotarekin, Mikel Alonso eta Cyril Bartherekin batera.

 

 

fa933626b240ed23e8261c314189b474.jpg

2015: Mikel Aristi lehenengoa Laukizko helmugan. 

 

43f44ab693ffee46e01fcd492629c91e.jpg

2015: Mikel Aristi, Javi Martín eta Ion Irisarri elkarrekin ospatzen Amurrion ospatutako Udako Criteriumeko garaipena. 

 

c0f39a8ad8a07733ce1aa91e3bcb2f25.jpg

2015: Talde osoa batera Laukizen: Ibai Azurmendi, Eder Sáez, Xabier San Sebastián, Gotzon Martín, Paul Ormaetxea eta Cyril Barthe.

 

0e05b14f3f422bd55b9751707b353f4d.jpg

2017: Miguel Madariagak Mikel Landari eskualdatu zion Euskadi Fundazioaren presidentzia, Orbea eta Etxeondoren babesarekin.

 

2018

Bultzakada Euskadi Fundazioari

Mikel Landa, Orbea eta Etxeondoren erantzunarekin, Euskadi Fundazioa txirrindularitza profesionalera itzuli da, harrobiko multzoa eta emakumezkoen taldea bultzatzeaz gain (2019tik aurrera). Marea Laranja Espainiako Itzulian lehiatzen da berriro 2021ean, eta Itzulin eta Donostian urtebete lehenago. Laboral Kutxaren eskutik, emakumezkoen talde profesionala eta filiala hazten dira.

6b05fe6873a0ea1e63b063fd33be3124.jpg

2018: Euskadi Fundazioren talde berriak 2018an egin du debuta profesionaletan, hemendik gutxira munduko txirrindularitza-lasterketarik hoberenetan egoteko ilusioz eta xedearekin.

 

376a853f9c894e922f6f8471df2e13ca.jpg

2019: Euskadi Fundazioa proiektuak hazten jarraitzen du, 23 urtez azpiko eta emakumezko taldeak sortuTA eta babesle berriak sartuta.

 

3d35705ffb9042d053ec9131c6d7476e.jpg

2020: Euskadi Fundazioaren aurrerapausoak geldiezina dira. Hain zuzen, Euskaltel-Euskadi talde profesionalak maila jauzia eman du, Kontinental mailatik ProTeam-era, 20 txirrindulariekin, eta laranja Itzulira eta Donostiara itzuli da. Laboral Kutxa taldeek harrobiko lana sendotzen dute.

 

deae658a62ccfc9748e968c843712f28.jpg

2021: Euskadi Fundazioak mugarri berriak ezartzen jarraitzen du. Euskaltel-Euskadi Espainiako Itzulian lehiatzen da hainbat urte eta gero. Era berean, emakumeen LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioak txirrindularitza profesionalera jauzia ematen du. Azkenik, talde amateurra harrobiko egitaratua propioa da; Italiako Giroan aritzen da, euskal txapelketa guztiak irabazten ditu, eta hiru txirrindulari igoko dira lehen taldera.

 

b9d11ccf1b49a0e9c90213bfbbbe19d0.jpg

2022: Euskadi Fundazioak sendotasuna bilatzen du. Euskaltel-Euskadi talde Espainiako Itzulian izango da bigarren urtez, hiru etaparekin gure lurretan, gainera. Laboral Kutxa-Emakumezkoen Euskadi Fundazioa, berriz, hazi egin da fitxaketekin. Eta LABORAL Kutxa amateurrak 23 urtez azpiko multzo osoaren alde apustua egiten du. 

 

300f3a000040e434456d7ee92537b215.jpg

2023: Euskadi Fundazioak urratsak ematen jarraitzen du. LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioak hazten jarraitzen du, eta beste jauzi bat egin du multzoan eta egutegian. Euskaltel-Euskadik, berriz, elitean jarraitzen du Pro Team bezala eta lehen aldiz Afrikan lehiatzen da, LABORAL Kutxa amateurrak harrobi lanarekin jarraitzen duen bitartean.

 

cdfdb58055faebe7c92acd3d50103595.jpg

2024: Euskadi Fundazioaren 2024ko denboraldia ilusionagarria da oso. Kirol-erronkaz beteta dator, eta balio propio, benetako eta bereziak islatzen dituzten hiru talderekin egingo die aurre. LABORAL Kutxa talde profesionalak eta amateurrak eta Euskaltel-Euskadi taldeak 57 txirrindulari dituzte guztira, eta 120 pertsonako egitura, nazioarteko egutegiko lasterketetan lehiatzeko prest. Gure lurraldearen izena eta balioak munduko txirrindularitzaren elitera eramaten dituzte bi talde profesionalek, LABORAL Kutxa amateurraren harrobia ahaztu gabe. Euskaltelen kolore laranja historikoak, Marea Laranja mitikoak, bide-bazterrak bete nahi ditu berriro, eta, orain, LABORAL Kutxaren kolore magentak ere bide horri ekin dio; alegia, euskal txirrindulari gazteen ametsak irudikatzeko bideari.

 

FUNDACIÓN EUSKADI_5 .jpg

2025: Euskaltel-Euskadi taldeak inoiz baino egutegi nazioartekoagoa izango du 2025ean, zortzigarren denboraldian, seigarrena ProTeam mailan, profesional tropelean bigarren etapa honetan, eta Marea Laranjaren babesarekin. LABORAL Kutxa-Euskadi taldeak, berriz, zazpi urte bete ditu, bost elitean, eta beste pauso bat eman du talde Kontinentaletik ProTeam mailara. Sendotuta, munduko onenen aurka lehiatuko da Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean berriro ere. Eta harrobia Euskadi Fundazioa taldeak bultzatzen du, izen berria eta ikurrinaren kolore berriak euskal txirrindularitzaren gazte azkarrentzat. Azkenik, Euskadi Fundazioak euskal gizartearen inguruko hainbat ekitaldi eta ekintza sozialen laguntzaile eta antolatzaile izaten jarraitzen du.