Laboral Kutxa-Euskadi
Txirrindularitza ulertzeko bada beste modu bat eta horrela ulertzen du LABORAL Kutxa Euskadi taldea osatzen duen pertsona bakoitzak.
Nortasuna kirola eginda, Euskal Herrian gizarte eta kirol erreferentea bilakatuta. Jaiotzen ikusi gintuen eta dagoeneko hazten jarraitzeko atzean utzi behar ez den lurralde hori ordezkatzen dugu. Gure Matria. Taldea 2019an sortu zenetik, etengabeko hazkundean izan da. Frantziako Tourrean, Italiako Giroan eta Ardenetako Klasikoetan debuta egin zuen taldeak 2024ean, bere kirol arrakasta aldarrikatzen duten mugarriak. Piñoi txikian umiltasuna, lana plater handian.
Biharamunak ikusteko ispilua. Erronka haratago joatea da eta erreferentea izatea nazioarte mailan, emakumearen irudia indartuz, inguruko txirrindulariei haien ametsak betetzeko aukera zabalduz eta emakumezkoen txirrindularitzaren bandera jasoz mundu mailan. Bultza eta bultza ari den marea gara, mendatea zein garaila den jaramonik egin gabe.
Morea, ikur izan aurretik.
Pertsonak.
Txirrindulariak.
Orden horretan.






