Euskaltel-Euskadi
Euskaltel-Euskadi taldea txirrindularitzaren historiaren parte da. 1994tik 2013ra arrastoa utzi zuen munduko errepideetan eta baita ere errepideaz haratago. Egutegiko hitzordu nagusietan lortutako kirol arrakastez gain, Marea Laranja unibertsala izan zen. Txirrindularitza sentitzeko eta bizitzeko men egiten dion marea bat. Errepideak laranjaz margotzen dituen eta ikurriña beti soinean duen marea. Gure herria ordezkatzen eta nazioarteko ikusgarritasuna eskaintzen bai Euskaltel markari. Bigarren aro honetan Euskaltel marka 2020an itzuli zen Euskadi Fundaziora eta honaz geroztik laranja kolorea elite mailako txirrindularitzan presente da berriz ere.
Elkartzen gaituen pasio honekiko konpromezua: txirrindularitza. Erreferentzia bakarra bi oinarrizko zutabeetan oinarrituta: harrobia eta afizioa, gaur egungo erronkei betiko esfortzuarekin, umiltasunetik eta zintzotasunetik aurre egiteko baina gure baliabideen bitartez handiak izateko lanean. Euskal Herriaren taldea eta babesle bat, Euskaltel, taldearen bitartez euskal gizartearekiko atxikimendua eta hurbiltasuna adierazi nahi duena taldearen bitartez.






