Sustengarritasuna

Euskadi Fundazioak sustengarritasunarekin bere konpromezua aldarrikatu nahi du ingurunearen babesean eta gizarte ongizatean oinarrituta praktika arduratsuak aurrera eramanda. Fundazioaren giza egitura osoak, 100 pertsona baino gehiagorekin, konpromezu irmoa du ingurumenari eragiten zaion eragina gutxitzeko bere egunerokotasunaren beharrezkoak diren baliabideen erabilera arrazionalarekin; lehiaketetan, entrenamenduetan, biltegietan eta bulegoetan.

Euskadi Fundazioak bizikletaren erabilera aldarrikatzen du hiri mugikortasunean tresna estrategiko gisa, hiriak guztiontzat eremu bizigarriagoak eta osasuntsuagoak eginez, eta osasunaren aldeko promozioa eginez desgaitasun kardiobaskularrak saihesten lagunduz, pisua kontrolatzea, estresa txikituz eta osasun mentala hobetuz. Bere erabilera hiri garbiagoen sorkuntzan laguntzen du, seguruak eta lagungarriagoak ingurunearekin.

Toyota Euskadirekin dugun babesari esker Euskadi Fundazioko taldeek ibilgailu eraginkorrak eta teknologikoak dituzte lehiaketa egunetan egiten diren bidaietarako.