EUSKADI FUNDAZIOA (Gizarte ekintza)

Euskadi Fundazioaren indargunean bere gizarte atxikimenduan datza, bere bazkideekin hasita eta euskal gizartearen eremu guztietara iritsiz. Tokiko oinarri sendoak dituen proiektua. Laguntza hori esker, guzti hau ez litzateke posible izango, eta horregatik arrakasta horren parte bat itzuli zaio gizarteari berriz ere oinarri sendoak izateko eta gero, indarrak hartuta, lau haizetara zabaltzeko denok harro sentitu gaitezen proiektuarekin eta emozionatu gaitezen. Gizarte ekintza funtsezko ardatza da fundazioaren jardunean.

Euskadi Fundazioa beraz gizarte proiektua da berdintasunaren, sustengarritasunaren eta bizikletaren aldeko apostua egiten duena osasun eta mugikortasun elementu estrategiko gisa. Herriaren pasioa eta euskal herritar izatearen ohorea su txikitan barneratuta ditugu gure baloreetan eta pasio guzti hori herriari itzultzea nahi dugu. Euskal gizartearen hainbat eremuetan presentzia handitzeko lan egiten du Euskadi Fundazioak gizarteratze eta lotura tresna gisa proiektuaren eta herrialdearen artean; gizarte eremuarekin, kultura eremuarekin, kirol eremuarekin eta ingurune eremuarekin elkar ekintzan txirrindulari heziketa, bide heziketa, sustengarritasun eta berdintasun programen bitartez.

@fotorunners.es - BIZIKLETADA TOUR FRANCE VITORIA-GASTEIZ 2023-152.jpg