Etapa berri bat hasi da

Mikel Landa, Orbea eta Etxeondo elkartu egin dira, Euskadiko Txirrindularitza Fundazioa berrabiatzeko.

Mikel Landa

Mikel Landa (Murgia, 1989) Euskadiko Txirrindularitza Fundazioan trebatu den talenturik handienetakoa da. Bere jaioterriko Zuyano Txirrindulari Elkartean ibili ondoren, Fundazioak babestu zuen lehenengo kirolaria izan zen jubeniletan egin zuen lehenengo urtean. Arabar kirolari honek kiroletan eta aurre egin beharreko erronka pertsonaletan erakusten duen izaera, bere buruarengan duen konfiantza eta trebezia Miguel Madariagak sortutako entrenamenduetako egiturari esker lortu ditu, hein handi batean.

Naturgas Energiaren 23 urtez azpikoen taldean egin zituen bi urte eta beste bi Orbean, kontinental kategorian, eta argi geratu zen etorkizuna duen txirrindularia dela. Euskaltel Euskadiren atea jo zuen eta 2011n, goi mailako taldean zeraman lehenengo denboraldian, garaipen bikaina lortu zuen Burgosko Itzuliko etaparik nekagarrienean: Lagunas de Neilakoan. Etapa hartan Purito Rodríguez eta Dani Morenoren mailako arerioak utzi zituen atzean. Barruan daraman irabazlea azaleratzen hasi zen.

Euskaltel Euskadi taldea desegin zenean, Astana eta Sky taldeetan ibili zen, lehen mailako nazioarteko taldeak biak ere, eta emaitza bikainak lortzen jarraitu zuen, era berean, gutxik sortu duten interesa sortu zuen. Giroan eta Espainiako Itzulian lortutako garaipenez gain, Mikel erreferentea da txirrindularitza maite dutenentzat; puntako eskalatzailea, itxura bihurri eta espiritu zintzoarekin. Non du muga? Ezin dugu jakin, baina oraingoz amesten jarrai dezakegu.

Mikelek konpromiso handia erakutsi zuen, Euskaltel Euskadin egon baitzen amaierara arte inoiz iritsi ez zen babesleren baten zain, eta proiektu honen arima haragiztatzen du. Kirol honen gailurrera iristea ahalbideratu zion Fundazioari esker ona adierazteko, Mikel Euskadiko Txirrindularitza Fundaziora itzuli da, bere 25. urtemuga ospatzeko prestatzen ari denean. Oparirik hoberena da, zalantzarik gabe.

Orbea

Orbeak bizikletak egiten ditu eta miresten dituen beste produktu batzuk ere bai; horregatik uste dute bezero bakoitza banako gisa tratatu beharra dagoela. Orbean ez ezik Euskal Herrian ere kustomizatutako tresnak banaka egiteko filosofia indarrean da, ehunka produktu berdin ekoitzi ordez. Hasiera-hasieratik ahalegindu da Orbea bezeroaren berariazko beharren arabera garatzen produktua.

Orbeak lehiarako espiritua du eta horrek esan nahi du taldeko kide guztiek teknologia aurreratuak erabili behar dituztela. Pertsonalizatzeko egiten dituzten ahaleginak diseinuan bertan hasten dira beti, eta baldintzarik gogorrenak jasan behar izaten dituzte. Hasi haurrentzako bizikletekin, triatloikoetatik eta erresistentziako errepideetatik igaro eta XC mundu-kopara artekoak; bizikleta guztien xedea da txirrindulariei beren helburuak lortzen laguntzea. Orbeak pertsonalizatu egiten du, irauteko egiten dituzte eta beste maila batera iristen dira, erronkak maite baitituzte - Lehia soila ez dute xede, baizik eta irabazi egin nahi dute.

Etxeondo

Grinaz diseinatutako jantziak, txirrindularirik hoberenek perfekzionatuak lasterketarik garrantzitsuenetan eta tradizioan sustraituetan. 1976az geroztik egiten ditu Etxeondok goi mailako txirrindularitzarako arropak eta zehaztasun handiz diseinatzen ditu. Gaur egun kalitateari eta berrikuntzari buruz duen obsesioaren ondorioz, marka hau konfiantzazko aukera da mundu osoko txirrindulari askorentzat.

Etxeondoren historia tailer txiki batean hasi zen, Villabonako (Gipuzkoa) izen bereko baserri batean zegoen tailerrean. Francisco Rodrigok sortu zuen; bere ibilbidea goi-mailako joskintzan hasi zuen, markarik hoberenetako batzuentzat lanean aritu baitzen, Dior eta Balenciagarentzat esaterako, eta txirrindularitzari zion maitasunaren ondorioz, beste mota bateko arropa egiten hasi zen; gaur egun, erabateko bikaintasunaren sinonimoa da arropa hori dela ikuspegi estetikotik dela kirol ikuspegitik.

Hasiera-hasieratik arreta berezia eskaini zion xehetasun bakoitzari, buru-belarri aritu zen produkturik hoberena sortzen, materialik eta hornitzailerik hoberenekin egiten zituen eskuz, eta bere artisautzako gaitasun ikaragarria erabiltzen zuen horretarako. Gaur egun ere irauten du kalitatearekiko obsesio hark.Etxeondok langile oso kualifikatu eta esperimentatuetan inbertitzen du, produktuaz harro daude eta beren lantokiaren esanahiaz ere bai.

Etxeondok familia-enpresa izaten jarraitzen du, elkarrekin aritzen dira lanean eta bizikletan ere bai. Kirolarekiko grinak motibatzen ditu bertako kide guztiak. Enpresak tokian diseinatzen jarraitzen du pieza bakoitza, Iruran hain zuzen ere, eta Castejónen (Nafarroa) egiten ditu, Miguel Indurain jaio zen eskualdean.

Diseinu bakoitza errepidean perfekzionatzen da, basoz betetako aldapetan eta Euskal Herriko aldapa-behera sigi-sagatsuetan; gainera, lasterketa enblematikoetan parte hartzen duten profesional zorrotzen laguntza dute. Talderik nabarmenenetako batzuk eta txirrindularirik hoberenetako batzuk Etxeondo familiako kide izan dira, besteak beste, Delgado, Indurain, Kelly edo Contador. Iparraldeko klasikoetako eguraldi hotzetik eta galtzada-harrietatik itzuli handietako bero eta goi mendietara arte, jantzi bakoitza ekoizpen fasera igaro aurretik, bere xehetasunik txikiena ere perfekzionatu egiten da.

Etxeondok diseinua eta funtzionalitatea batzen ditu: ongi esertzeko arropak, hobeto sentitzeko eta zeure buruaren hoberena emateko. Errendimendu handiko ehun berritzaileak eta diseinua uztartzen dituztenez, material honek txirrindularirik zorrotzena ere asebete egiten du.

Goiza pasatzera lagunekin? Entrenamendu-egunik gogorrenak? Goi-mailako lehiaketak? Etxeondo gara. Ibili gurekin!

Patroiak

Konfiantzazko jendez inguratuta, Euskadi Fundazioaren proiektu itxaropentsu hau posible egiten duten patroiak, Jesus Ezkurdia eta Iosu Badiola dira.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean