
2023/07/19
Alba Teruelek bi denboraldirako berritu du LABORAL Kutxa taldearekin
Alba Teruelek (1996, Benigánim, Valentziako Erkidegoa) berritu egin du eta beste bi denboralditan jarraituko du, 2024an eta 2025ean, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazio taldearekin. Euskal egituran egin duen lehen urtean bere kirol maila eta esperientzia berretsi ditu.
Erreferente bat eta adibide bat bere taldekideentzat, lasterketen barruan eta kanpoan, oraindik 26 urte ditu -27 beteko ditu abuztuan- eta tarte du aurrerapausoak emateko, baita bere ondoan euskal harrobiko balio gazteak hazten jarraitzeko ere. Bere kirol eta gaitasun pertsonalak estimatuak izan dira eta bere saria bereganatu du bi urterako sinatzen, 2024rako eta 2025erako.
Teruelek jauzi bat ematen lagundu dio taldeari, seigarren eta zortzigarren sailkatuta La Vueltan, seigarren Burgoseko Itzulian, eta gertu izan zuen garaipena Espainiako Kopan, bigarren Pontevedran eta hirugarren Villaquilanbren. Bere aurreko esperientzia, Lointek (2015-2017), Movistar Team (2018-2021) eta Bizkaia-Durango (2022), arlo guztietan azaldu da.
Alba Teruel: "Oso pozik nago kontratua berritu eta aurten taldean sartzeko aukera izan dudalako. Emaitza onak lortu ahal izan ditut eta gazteenei lagundu. Etxeko proiektu bat izatea eta gurekin ilusioa eta konpromisoa izatea goraipatzekoa da. Aurten benetako taldea izan gara lasterketan, elkarrekin hazi gara, eta aurrerapauso handi ederra eman dugu nazioartean. Datozen urteetarako, maila pertsonalean zein kolektiboan urrats gehiago ematea espero dut. Oso eskertuta nago konfiantzagatik eta elkarrekin hazten jarraitzea espero dut".
Aitor Galdos, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioko managerra: "Alba txirrindulari garrantzitsua da taldearentzat. Txirrindularitzan eskarmentu handia du, World Tour esperientzia du eta taldeari presentzia ematen dio lasterketan. Lasterketaren ikuspegi bikaina du, tropelean mugitzen daki eta helmugetan azkarra da. Taldeko txirrindularia da eta multzoa egiten du. Horregatik, oso garrantzitsua da guretzat, esperientzia gutxien duten txirrindulariek ikasten jarrai dezaten".
Ion Lazkano, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioko kirol arduraduna: "Alba funtsezko parte da taldearen barruan. Esperientzia profesional eta nazioarteko garrantzitsua zuen, eta oso ondo daki ezagutza horiek lasaitasunez eta irizpidez transmititzen lasterketetan. Maila pertsonalean, nabarmendu beharreko emaitzak lortu ditu, halanola, haizeko jardunaldietan eta esprintetan. Pauso bat aurrera eman dezakeela ikusi du eta lasterketa jokatzen zen egoeretan aurrean ikusi du bere burua. Egia esan, bai berak bai taldeak konfiantzaz irabazi dute aurten. Talde barnean hazten jarraitzeko urratsak ematen jarraitzea espero dugu".
LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioak zortzi txirrindulari ditu kontratuarekin datorren urterako: Naia Amondarain, Yurani Blanco, Idoia Eraso, Usoa Ostolaza, Nadia Quagliotto, Aileen Schweikart, Alba Teruel eta Debora Silvestri.