2025/01/10
Euskadi Fundazioak eta Mendizek bat egiten dute 2025ean
LABORAL Kutxa-Euskadi eta Euskaltel-Euskadi talde profesionalak F8SL, F12 eta TT10 bizikletekin lehiatuko dira aurtengo denboraldian
Euskadi Fundazioko txirrindulari taldeak eta Mendiz bizikleta enpresa elkarrekin arituko dira 2025ean, maila gorenean. Arabako bizikleten marka historikoak Euskadi Fundazioak ordezkatzen duen proiektu bakarrari bere pasioa gehitzen diio. Berrikuntzaren, bikaintasunaren eta benetako txirrindularitzaren aldeko apustua egiten dute bi euskal erakundeek.
Mendiz-ek F8SL (igotzailea), F12 (aeroa) eta TT10 (erlojupekoa) taldeen koloreen egokitutako bizikletekin hornituko ditu Euskaltel-Euskadi eta LABORAL Kutxa-Euskadi ProTeam taldeei eta Euskadi Fundazio harrobiko multzoari, nazioarteko egutegian lehiatzeko, egunerokotasunean hobetzeko eskakizuna, izaera eta gainditzeko grinarekin. Deda, Selle Italia, Vittoria, Shimano eta Rotor bizikletak osatzen dituzten hornitzaile tekniko entzutetsuak dira.
Horrela, Arabako enpresak txirrindularitza-eszenetoki ospetsuenetara jauzi egiten du, lehiakorra izateko eta bere produktuak garatzeko asmoarekin, Euskadi Fundazioaren kirol-proiektuaren eskutik. Txirrindulariek txirrindularientzat pentsatutako modalitate guztietako bizikletak ekoizten ditu Mendiz-ek, prezio lehiakorreko kalitatezko produktuak garatuz eta pertsonalizazioaren aldeko apustua eginez, produktuaren eta marka-nortasunaren bereizketa lortzeko. Izan ere, Euskadi Fundazioko taldeen koloreen diseinua pertsonalizazio-aukeretako bat izango da.
Akordioak, beraz, euskal lurraldeko bi erakunde historiko batzen ditu. Mendiz 1984an sortu zen, Eusebio Velez de Mendizabalek sortua. 60ko hamarkadan txirrindulari profesionala izan zen, eta kirol zuzendaria izan zen Kas taldearen loraldiko urteetan. Euskadi Fundazioa, berriz, 1994an sortu zen, euskal txirrindularitza sustatu, zabaldu eta garatzeko.
Orain, bideak batzen dituzte bi erakundeek txirrindularitzarekiko grinatik, elkarrekin hazteko eta arrakasta lortzeko asmo eta nahiarekin.
Hain zuzen, LABORAL Kutxa-Euskadi taldeak urtarrilaren 19an estreinatuko ditu Mendiz bizikletak Women Cycling Pro Costa De Almeria klasikoan, eta Euskaltel-Euskadik urtarrilaren 24an egingo du debuta Morvedreko Classica Camp proban.