Urteko azken lasterketak Euskadi Fundazioarentzat

Itzuli

2020/10/09

Urteko azken lasterketak Euskadi Fundazioarentzat

Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak Paris-Tours-en (urriaren 11n) eta Ordiziako Klasikan lehiatuko dira. Bestalde, 23 urtez azpiko Laboral Kutxa taldeak Eibarren du hitzordua, Memorial Valenciaga lasterketan. 

 

Paris, Ordizia eta Eibar. Horiek dira Euskadi Fundazioko txirrindulariek gorriz markatu dituzten hurrengo hitzorduak. Euskaltel-Euskadi talde profesionaleko eta 23 urtez azpiko Laboral Kutxa taldeko txirrindulariak lehian izango dira maila handiko hiru klasika horietan. 

 

Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariek denboraldi berezi honetako azken bi lasterketei egingo diete aurre. Datorren igandean, urriaren 11n, Paris-Tours lasterketan lehiatuko dira. Goi mailako txirrindularien parte hartzea izango du 213km dituen klasikak. Lasterketa ETB-n eta Eurosport-en zuzenean ikusteko aukera izango da. Lasterketak ibilbide laua du, baina gogorra da aldi berean eta zaila izango da jende asko bilduko dituen sprint batean amaitzea. Frantziako klasikan lehian arituko den taldea ondorengo txirrindulariek osatzen dute: Antonio Angulo, Mikel Aristi, Julen Irizar, Diego Lopez, Peio Goikoetxea, Dzmitry Zhyhunou eta Mikel Alonso. “Kilometro kopuruek eta azken 50 km-etako ibilbidea kontuan hartuta lasterketa polita eta gogorra izango dela aurreikusten dugu”, azaldu du Mikel Gaztañagak.

 

Datorren astelehenean, urriaren 12an, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak Ordiziako Klasikoan arituko dira lehian. Lasterketa berezia. Gure txirrindulariek etxean izango dute hitzordua. Lasterketa streaming bidez ikusi ahal izango da YouTube-n. Abaltzisketako gainera egingo dituzten bost igoerak erabakiorrak izango dira, batez ere azkena, helmugatik 10 km-ra izango baita. Ordiziako Klasikan lehian arituko den taldea ondorengo txirrindulariek osatzen dute: Mikel Iturria, Mikel Bizkarra, Ibai Azurmendi, Gotzon Martin, Gari Bravo, Unai Cuadrado eta Txomin Juaristi. “Etxean arituko gara eta lastekerta kontrolpean izan behar dugu, pelotoian edo ihesaldian. Txirrindulari handiak ditugu taldean, hala nola,Bizkarra edota forma fisiko onean dagoen Gotzon”, azpimarratu du Jorge Azanzak. Mikel Gaztañagak argi du “denboraldiko azken lasterketa da eta gogo askorekin arituko gara lehian. Ihesaldian egotea espero dugu eta urtea aho zapore onarekin amaitzea”.

 

Lasterketa gogorra aurreikusten du Mikel Iturriak “eguraldiak lasterketa zaildu egingo du, baina ni eta taldea amaiera arte lehian egongo garela uste dut. Polita da ezagutzen ditugun errepideetan lehiatzea, etxetik gertu”.

 

Halaber, 23 urtez azpikoen Laboral Kutxa taldea amateur egutegiko hitzordu garrantzitsuenan arituko da Eibarren, Memorial Valeciaga lasterketan. Aurtengo ibilbidea beste urteetako baino laburragoa izango da (153 km). Amaiera izugarria izango da, Arrateko Santutegian. Igotzaileentzako aproposa. Ondorengo txirrindulariek izango dira lehian: Unai Iribar, Xabier Berasategi, Xabier Mikel Azparren, Ander Amonarriz, Imanol Alvarez, Iñaki Murua eta Ailez Lasa. Lasterketa Eibarko txirrindulari taldearen Youtubeko kanalean zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

 

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean