Euskaltel-Euskadik Carlos Canal gaztearen dohain zabalak gehitu ditu

Itzuli

2021/11/11

Euskaltel-Euskadik Carlos Canal gaztearen dohain zabalak gehitu ditu

Carlos Canal (Xinzo de Limia, Ourense, 2001) fitxatu du Euskaltel-Euskadi taldeak; Espainiako txapelduna izan zen ziklokros eta mendiko bizikletan juniorretan eta bi urte eman ditu errepidean profesional mailan. Etorkizuneko eta aniztasuna gehitzen den fitxaketa da, eta euskal multzoa aukeratu du aurrerapausoak ematen jarraitzeko.

Carlos Canal mendiko bizikletan eta ziklokrosean nabarmendu zen junior mailan -2019ko Espainiako txapelduna izan zen bi modalitateetan eta Munduko Kopako podiumak zapaldu zituen-, eta zuzenean eman zuen jauzia errepideko txirrindularitza profesionalera 2020an Burgos taldean. Elitean egindako bi urte hauetan, bere dohainak baieztatu ditu galiziarrak, eta 2021. urteko Espainiako Itzulian gazteena izan zen, 20 urte baino ez baititu. Halaber, Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako ikasketekin jarraitzen du egun.

Beraz, etorkizuneko eta txirrindulari oparo bat da, eta, horri esker, taldearen aukerak zabaltzen ditu errepideko txirrindularitzatik haratago, mendiko bizikletan batez ere. Errepideari so, egun bateko probetan lehiatzeko gaitasunak erakutsi ditu; Frantziako, Belgikako eta Herbehereetako egutegian nabarmendu daitekeena, baina ez du mugarik oraindik. Izan ere, oso gaztea den arren, Portugalgo Itzulia 2020an eta Espainiako Itzulia 2021ean amaitu zituen. Laboral Kutxa taldeko Asier Etxeberria, Unai Iribar eta Xabier Isasa dira beste fitxaketak. Lau gazte horiekin Euskaltel-Euskadi taldeak hurrengo urteko multzoa ixten du 20 txirrindulariekin.

Carlos Canal: "Egia esan, Euskaltel-Euskadirekin fitxatzeko erabakia oso hausnartua izan da eta nire aldetik erabaki ona dela uste dut, harrobiarekin oso ondo lan egiten duen taldea delako, txirrindulari gazteei proiekzio eta garapen ikaragarria ematen dielako. Izan ere, lortu dituzten emaitzak hor daude baita zelan hazi diren ere, eta gazteek urrats nabarmenak ematen dituzte urtero. Beraz, oso pozgarria da niretzat talde honetara heltzea txirridulari bezala hazten jarraitzeko. Ni saiatuko naiz taldeari ahal dudan guztia ematen eta nabarmentzea errepidean ahalik eta gehien emaitzak lortzeko eta zergatik ez garaipenaren bat lortzeko. Bestetik, marka bat uztea nahiko nuke errepidetik at, hala nola, mendiko bizikletan edo ziklokrosean, egutegiaren aukerak aprobetxatuz".

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria: "Carlos Canal etorkizuneko txirrindularia da zalantzarik gabe. Hogei urterekin Espainiako Itzuli batean parte hartu du eta amaitu du, ihesaldietan sartuta gainera. Beraz, ondo hazi da zuzenean jauzia eman zuen arren. Gure ustez, urratsak gehiago emango ditu eta proiektu honetan parte hartzea nahi izateak harro sentiarazten gaitu. Gogo handia dugu gure artean izateko, eta beste diziplina batzuk egiten jarraitzeko aukera izan dezan, goi maila erakutsi du-eta".

2022. urteko taldea (20 txirrindulari): 2022. urteko taldea (20 txirrindulari): Antonio Angulo, Mikel Aristi, Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Iker Ballarín, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Carlos Canal, Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Peio Goikoetxea, Unai Iribar, Julen Irizar, Xabier Isasa, Mikel Iturria, Txomin Juaristi, Juanjo Lobato, Gotzon Martín, Luis Ángel Maté y Antonio Soto.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean