Euskaltel-Euskadik marka utzi du urteko lehen lasterketan

Itzuli

2023/01/22

Euskaltel-Euskadik marka utzi du urteko lehen lasterketan

Euskaltel-Euskadi protagonista izan da Clàssica Comunitat Valenciana 1969 - Gran Premi València (1.1) lasterketan hasieratik amaierara, Iker Ballarín eguneko ihesaldian eta Antonio Soto eta Gotzon Martín lehian helmugan. Multzo laranjak taldekako saria lortu du denboraldiko aurreneko proban.

Valentziatik La Nuciara arteko 190 kilometroetan, euskal taldeak bere lehiakortasuna eta izaera erakutsi ditu. Ballarin eguneko ihesaren parte zen hasieratik, Bais (EOK), Zoccarato (GBF), Esterlich (EHE) eta Denis (GRL) aurkariekin. Arabarrak Barxeko gainan (3. maila) lehen postu eskuratu du eta ez du amore eman Bixaucako igoerara arte (2. maila). Igoera luzeak tropela argaldu du eta Euskaltel-Euskadi taldeak bere denboraldiaurre ona baieztatu du lau taldekideekin buruko 30 txirrindularien artean.

Helmugara hurbiltzean, erne egoten ziren, eta Soto eta Canal saiatu dira, nahiz eta Lotto-Dstinyk lasterketa lotzen zuen eta Arnaud de Liek besoak altxatu dituen, irabazle, Soto seigarren eta Gotzon Martin zazpigarren sailkaturik. Unai Iribar (13.) eta Carlos Canal (17.) ere aurreko taldean sartu dira eta Pello Olaberriaren mutilek talde onenaren saria irabazi dute.

Pello Olaberria, kirol zuzendaria: "Laburpena ona da. Peio edo Ballarin ihesaldian sartzea zen asmoa eta lortu dugu. Iker azken mendatearaino iritsi da, eta nabarmentzekoa da Peiok taldekide guztiei laguntzen egindako lan bikaina. Abetxukorekin azken mendate hori igarotzea zen helburua, lehian egoteko helmugan. Ezin izan da, baina bagenituen beste txirrindulari batzuk horretarako, eta hala izan da, Canal, Gotzon, Iribar eta Soto 30eko taldean zeudela. Soto eta Canal mugitu egin dira azkenean, baina hiru kilometroetara eta kilometro batera baino gutxiagora harrapatu dituzte, hurrenez hurren. Esprintean, Soto seigarren izan da eta Gotzon zazpigarren, baita Iribar eta Canal ere 20 onenen sailkatu dira. Horrenbestez, taldekako sailkapena erdietsi dugu, eta hori garrantzitsua da guretzat, maila nabarmena zen-eta. Egia esan, pozgarria da denboraldia aho zapore honekin hastea".

Datorren astean Euskaltel-Euskadi Challenge de Mallorcako proban arituko da, urtarrilaren 25etik 29ra egun bateko bost probatan; ondoren Saudi Tourrean (2.1), urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra, eta Volta a la Comunitat Valencianan (2.Pro), otsailaren 1etik 5era, lehiatuko dira.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean