Euskaltel-Euskadi, etapen bila Norvegian

Itzuli

2022/08/09

Euskaltel-Euskadi, etapen bila Norvegian

Euskaltel-Euskadi taldeak ostegunetik igandera ospatuko den Arctic Race of Norway (2.Pro) lasterketari ekingo dio aste honetan. Antonio Angulo, Mikel Aristi, Iker Ballarin, Julen Irizar, Luis Ángel Maté eta Iker Mintegi, azken hau 'stagiaire' bezala, sei txirrindulari laranjak dira, David Echavarriren zuzendaritzapean.

Ibilbideari begira, lehenengo bi etapak bihurgunetsuak izango dira, batez ere lehenengoa, eta esprintean iritsi ahal izango dira, gutxienez multzon batean. Etapa nagusia larunbateko hirugarrena izango da, 3,8 kilometro % 6,5ean bukaerako mendatean, eta amaiera Trondheimeko ohiko zirkuituak emango dio, lau aldiz gainditu beharko duten aldapa batekin (1,4 km % 7,7an).

Lehenengo bi etapak arratsaldeko hiru eta erdietatik laurak arte amaituko dira; azken biak, berriz, seiak inguruan. Eurosportek eta GCNk zuzenean eskainiko dute proba. Guztira, 19 taldek hartuko dute parte, sei WorldTourrekoak eta hamar ProTeam mailakoak. Beste multzo bat Portugalgo Itzulian lehiatzen ari da abuztuaren 15era arte, Espainiako Itzulia abuztuaren 19an hasi baino lehen.

Ibilbidea:

  • Abuztuak 11, osteguna. 1. etapa: Mo i Rana - Mo i Rana, 185 km. Irteera: 11:10 / Helmuga: 15:29-15:53
  • Abuztuaren 12a, ostirala. 2. etapa: Mosjøen - Brønøysund, 155 km. Irteera: 12:00 / Helmuga: 15:31-15:50
  • Abuztuak 13, larunbata. 3. etapa: Namsos - Skallstuggu, 180 km. Irteera: 13:35 / Helmuga: 17:47-18:11
  • Abuztuak 14, igandea. 4. etapa: Trondheim - Trondheim, 160 km. Irteera: 14:05 / Helmuga: 17:52-18:13

Emakumezkoen LABORAL Kutxa taldean, Frantzian

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldea, bestalde, nazioarteko bi klasikotan lehiatuko da asteburu honetan Frantzian: La Périgord Ladies (120,8 km), larunbatean, eta La Picto Charentaise (121 km), igandean. Yurani Blanco, Idoia Eraso, Olatz Gabilondo, Ariana Gilabert, Sandra Gutiérrez eta Usoa Ostolaza dira arituko diren sei txirrindulariak, Ion Lazkanoren zuzendaritzapean.

Tania Calvok, bere aldetik, Europako Pista Txapelketari ekingo dio (abuztuak 11-16) bost probatan parte hartzen: Taldeen jazarpena, Scratch, Puntuazioa, Banakako Jazarpena eta Madison.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean