Euskaltel-Euskadi taldea, bikain Mallorcan

Itzuli

2023/01/26

Euskaltel-Euskadi taldea, bikain Mallorcan

Euskaltel-Euskadi berriro nabarmendu da denboraldi hasiera honetan, oso protagonista Ses Salines - Alcudia Sarian, 158,6 kilometro, multzo laranja baitzen talderik onena, Antonio Soto eta Carlos Canal bosgarren eta zazpigarren helmugaratuta. Luis Angel Matek, gainera, Mendiko Saria irabazi du.

Berriz ere, talde laranjak bere izaera eta denboraldi hasiera bikaina erakutsi ditu, hasieratik amaierara, beste egun euritsuan. Maté, aurreko egunean erori zen arren, eguneko ihesaldian sartu da, beste hiru txirrindularirekin. Andaluziarra ez da Sa Batalla mendateraino (2. mailakoa) harrapatua izan, baina ez du etsi eta lehenengoa izan da goran. Horrenbestez, podiumera igo da Mendiko Saria irabazle bezala.

Onena oraindik iristeko zegoen. Soto Politten atzetik irten da (BOH) jaitsieran, baina ezin izan du alemaniarra harrapatu. Taldea hautsi egin da, 36 txirrindularirekin eta lau laranjarekin buruan: Bou, Canal, Maté eta Soto. Bouk eta Matek lan egin dute taldekideen alde, eta Sotok eta Canalek erantzun dute, bosgarren eta zazpigarren helmugan, hurrenez hurren, lehenengo hamarren artean sailkatu diren bi ProTeam bakarrak. Garailea Van den Berg (EFE) izan da, Vernon (SOQ) eta Girmay (ICW) aurkarien aurretik. Guztira, 22 taldek parte hartzen dute lasterketan, WorldTourreko zortzik eta hamar ProTeam mailakoek, eta Euskaltel-Euskadik irabazi du taldekako sailkapena

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduraduna: "Aurten nahi genuena erakutsi dugu: daukagun txirrindulari askorekin aurrerapauso bat ematea. Soto eta Canal sasoian dira, baina gainerakoak ere bai. Mate protagonista izan da eta Mendiko Saria irabazi du. Eta amaieretan konfiantza handiarekin doaz, eta ezin hobeto egiten ari dira. Hori zen gauza. Galdetzen didaten guztietan esaten dut ditugun txirrindulariekin munduaren amaierara goazela, haien aurpegirik onena behar dugu, ordea, eta hori lortzen ari gara. Gauzak ondo egiten ari gara lasterketan, nortasun lehiakorra galdu gabe, Luis gaur edo Iker aurrekoan bezala, baina txirrindulariak ditugu amaieretan ondo egiteko. Hori da beti apaltasunez eta lan eginez eraman behar dugun ildoa ".

Ostiralean Andratx Saria - Mirador d 'es Colomer (Pollença), 160,9 km, ospatuko da, igoeran bukatuta. Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Asier Etxeberria, Unai Iribar, Mikel Iturria eta Gotzon Martín izango dira zazpi txirrindulariak.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean