Euskaltel-Euskadik Orbea Orca berria estreinatuko du Donostia Klasikoan

Itzuli

2023/07/28

Euskaltel-Euskadik Orbea Orca berria estreinatuko du Donostia Klasikoan

Euskaltel-Euskadi taldeak Orcaren belaunaldi berria estrenatuko du, Orbeako bizikleta igotzailea, larunbatean Donostia Klasikoan, World Tourreko txirrindularitzako elitea biltzen duen euskal klasiko handian.

Talde laranjak Orca berriarekin ekingo dio lasterketari, Orbeako makina arinarekin, ibilbide zorrotzari aurre egiteko bizikleta aproposa, 230,3 kilometrokoa eta zazpi mendaterekin: Meaga (3., 26,8 km), Iturburu (2., 59,5 km), Alkiza (3., 78,8 km), Jaizkibel (2., 137 km), Erlaitz (1., 157 km) eta Mendizorrotz (2., 193,3 km) eta Murgil (2., 222,2 km) hormak.

Orbea Orcaren zazpigarren belaunaldiko bikaintasunak erakusteko eremua, beraz. Ezaugarri horiek baliatzen saiatuko dira taldeko txirrindulariak protagonista izateko. Frantziako Tourreko izarren parte handi bat izango dute irteeran, maila goreneko parte-hartzea World Tourreko 20 taldeekin eta zazpi Pro Team, Euskaltel-Euskadi, tartean.

Bilakaera teknologiko hori Euskadi Fundazioarekin partekatu du Orbeak 1994tik, kirol, gizarte eta herri proiektuarekin konprometitutako bidelagun gisa.

Euskaltel-Euskadiko zazpi txirrindulariek erabiliko duten bizikleta Orbeako MyO-aren bidez pertsonalizatua izan da, Carbon Raw eta Orange Cloud kolorekin, eta, beraz, txirrindulari guztientzat eskuragarri dago.

Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Xabier Berasategi, Joan Bou, Xabier Isasa, Mikel Iturria eta Txomin Juaristi dira Donostia Klasikoa-Donostiako Klasikoa arituko diren zazpi txirrindulariak. Irteera 10:40an izango da eta helmuga arratsaldeko bostak inguruan. ETBk eta Eurosportek zuzenean eskainiko dute lasterketa.

Orbea Orca berriari buruzko informazio gehiago

Orbea Orca berria: Praise the light (Youtube)

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean