EUSKALTEL EUSKADIK TALDEKO SAILKAPENA IRABAZI DU TORRES VEDRAS ITZULIAN

Itzuli

2021/07/19

EUSKALTEL EUSKADIK TALDEKO SAILKAPENA IRABAZI DU TORRES VEDRAS ITZULIAN

  • Gainera, Joan Bou lehena izan da mendiko sailkapenean  
  • 23 urtez azpiko mutilek emaitza bikaina lortu dute Gatzagan, podiumeko hiru postuak eskuratuz

Euskadi Fundazioaren txirrindulariek emaitza bikainak lortu dituzte pasa den asteburuan. Nabarmentzekoa, batez ere, Euskaltel Euskadiko txirrindulariek Portugalen emandako maila, talderik indartsuena izateaz gain, Joan Bouk mendiko sailkapena irabazi baitu. Gainera, 23 urtez azpiko taldeko txirrindulariek Gatzagako klasikoan lehen hiru postuak eskuratu dituzte.

Euskaltel Euskadiko txirrindulariak Italian eta Portugalen aritu dira, Settimana Ciclistica Italiana eta Torres Vedras Itzulietan. Iñaki Isasik zuzendutako taldea uzta bikainarekin itzuli da, taldeko eta mendiko sailkapena irabazita. Gainera, sailkapen orokorrean bi txirrindulari sartu ditu Top10ean; Joan Bou, laugarren; eta Luis Ángel Maté, zortzigarren. Talde laranja, gainera, grinatsu aritu da Itzuli osoan, protagonista.

Podiuma, bete-betean

Euskaltel Euskadik emaitza onak lortu baditu, 23 urtez azpiko taldeko txirrindulariak ez dira atzean geratzen. Atzo jokatutako Dorletako Amaren XLIII. Sarian lehenengo hiru postuak eskuratu dituzte: Ailetz Lasak jaso zituen besoak helmuga puntuan eta Xabier Isasa eta Unai Iribar bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren hurrenez hurren.

Zamorako Itzulitik ere pozik itzuli da taldea. Lau eguneko itzulian Xabier Berasategik hirugarren etapa irabaztea lortu zuen, eta sailkapen nagusian Asier Etxeberria seigarren izan da -Berasategi hamaikagarren-.

Amaitzeko, LABORAL Kutxako neskek Euskalduna Sariko lasterketa izan dute. Irantzu Beloki protagonista izan zen ihesaldian eta Eukene Larrartek zortzigarren postuan amaitu zuen lasterketa.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean