2023/06/18
Espainiako Kopa: LABORAL Kutxa taldeak erakustaldia eskaini du Suecan, Idoia Erasok irabazita
Idoia Erasok (LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa) irabazi du III Trofeu de Ciclisme Femeni Clàssica de l 'Àrros Suecan, Emakumezkoen Espainiako Kopako azken puntuagarria, 88,3 kilometro guztira, bost itzulirekin eta bost kilometroko lur atalarekin. Euskal taldea nagusi da proban, lehen lau postuak lortzen.
LABORAL Kutxa taldeak laster hautsi du lasterketa, lur ataleko lehen itzulian, bere zazpi txirrindularietatik sei sartu du 12 txirrindulariko multzoan. Eraso nagusitasun horretaz baliatu da azken itzuliaren aurretik erasoa jotzeko eta helmugan besoak altxatzeko adina abantaila lortzeko; Tania Calvok, bigarren, eta Marta Romeuk, hirugarren, podiuma bete dute; Laura Rodriguez laugarren sailkatu da, Alba Teruel 10., Mireia Trias 11. eta Usoa Ostolaza 13. Gainera, Ostolaza Espainiako Kopako elite txapelduna bilakatu da, larunbatean Abanillan irabazi ondoren.
Ion Lazkano, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioko kirol arduraduna: "Egia esan, nagusi izan gara. Lurreko lehen pausotik asko hautsi da lasterketa eta gehiengoa lortu dugu buruan. Nagusitasun horrekin abantailarekin jokatu dugu. 30 kilometroren faltan, Idoia abiatu da eta, tartea ireki duenean, atzetik gelditu dira. Azken kilometroetan lasterketa menperatu ahal izan dugu eta beste taldekide batzuek mugitzeko eta erakustaldia osatzeko aukera izan dute, ahalik eta emaitzerik onena".
Hurrengo hitzordua Espainiako Txapelketak izango dira hurrengo asteburuan Madrilen, hain zuzen, ostiralean ospatuko da erlojupekoa eta larunbatean ordekako proba izango da.