Itzuliaren ordua LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldearentzat

Itzuli

2022/05/11

Itzuliaren ordua LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldearentzat

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak denboraldiko kirol lasterketa garrantzitsuenetako bati ekingo dio, WorldTourreko Women Itzuliaren lehen ekitaldiari, hain zuzen ere. Hiru etapatan ospatuko da, ostiralean, larunbatean eta igandean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lasterketa hau une gozoan heltzen da Euskadi Fundazioko emakumezkoen talde profesionalarentzat.

Sei txirrindulariak hauek lehiatuko dira: Irantzu Beloki, Yurani Blanco, Idoia Eraso, Ariana Gilabert, Sandra Gutierrez eta Usoa Ostolaza. Multzoa Andaluziako Itzulian eta Eibarko eta Nafarroako klasikoetan lehiatu ondoren azalduko da, guztiak nazioarteko UCI probak, kirol aurrerapauso nabarmenekin. Itzuliaren maila are altuagoa izango da, WorldTour maila gorenekoa baita. Lehian, 22 talde, WorldTourreko 14 taldeetatik 13rekin.

Ion Lazkano, kirol arduraduna: "Guretzat sari handia da Itzuliaren irteeran egotea, bere lehen edizioan, albiste oso positiboa emakumezkoen eta euskal txirrindularitzarentzat, hau hazten ari dela eta emakumezkoen kirolaren alde gero eta apustu handiagoa egiten dela islatzen baitu horrek. Inoiz ikusi ez dudan moduan iritsiko gara kirol arloan. Andalucian oso ondo aritu ginen, lehian, eta Eibarren ere bai, baita Nafarroako klasikoetan ere, burua azaltzen. Argi dago Itzuliko WorldTourraren maila oso altua izango dela. Gu saiatuko gara gure aurpegirik onena ematen, ihesaldietan eta protagonista izaten ahal den neurrian, ikasten eta urratsak ematen. Izan ere, ildo onean gaude eta bide horri jarraitu behar diogu".

Ibilbidea zorrotza izango da hiru egunetan. Gasteiztik hasita, Zaldiaran (3. mailakoa), Mirador de Rivas (2. mailakoa) eta Herrera (3. mailakoa) mendateekin, Bastidako azken aldaparen aurretik. Bigarren jardunaldia Mallabian  hasi eta amaituko da, Areitio (3.), Muniketa (3.), Bizkaiko Balkoia (3.), Milloi (3.), Trabakua (3.) eta Karabieta (1.). Azken etapak Donostia Klasikoaren profila errepikatuk odu, Aia (3.), Jaizkibel (2.), Gurutze (3.) eta Murgil Tontorra (2.) helmugaratu baino lehen.

Ibilbidea:

  • Ostirala 13. 1. etapa: Vitoria-Gasteiz - Bastida, 105,9 km. Irteera: 10:23 / Helmuga: 13:10-13:30
  • Larunbata 14. 2. etapa: Mallabia - Mallabia, 117,9 km. Irteera: 10:03 / Helmuga: 13:09-13:31
  • Igandea 15. 3. etapa: Donostia - Donostia, 139,8 km. Irteera: 9:26 / Helmuga: 13:07-13:33

Etapak 13:10etik 13:30ra bitartean amaituko dira eta Euskaltel Telebistak, Eurosportek eta GCNk egunero emango dute azken orduaren berri. Gainsariak 10", 6" eta 4" dira helmugan eta 3", 2 "eta 1" tarteko esprintetan.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean