
2023/11/20
LABORAL Kutxak 18 txirrindulariko multzoa itxi du 2024rako
LABORAL Kutxa talde amateurrak 18 txirrindulari, 14 23 urtez azpiko eta lau elite, izango ditu datorren denboraldian. Aurpegi berriak bost dira, horietatik lau junior mailatik. 2024ko helburu nagusia txirrindulariak prestatzea da, eta batzuek Euskaltel-Euskadirekin profesional izateko ametsa betetzea.
LABORAL Kutxak erreferentzia izan nahi du gure inguruko harrobiarentzat, eta etorkizuneko talentuak hazteko mintegia izan nahi du. Kopurua 2023an 26 txirrindularitik 18ra jaitsi da datorren urtean, taldekide guztiei prestakuntza hobea eta egutegi oso bat izateko aukera gehiago eskaini ahal izateko.
Nicolas Alustizak, Iker Mintegik eta Unai Zubeldiak 2024an Euskaltel-Euskadiko laranjagatik aldatu dute magenta, eta orain beste multzo batek aukera du hori bereganatzeko. Izan ere, 13 txirrindularik jarraituko dute. Iñaki Díaz, Ander Ganzabal, Iñaki Murua eta Iker Trigo izango dira lau eliteak eta horiek esperientzia gehituko diote multzoari, eta Imanol Aceña, Aitor Agirre, Danel Casais, Asier Castilla, Aimar Galdós, Luis García, Gabriel Ibáñez, Ander López eta Rubén Rodrigues taldekideek beste urte bat emango dute taldean.
Adrian Martinez, Eneko Ortega, Gari Ugarte eta Urko Vidal juniorrak lau taldetatik datoz, Sakana Group, Besa-Laboral Kutxa, Bellota-Goierri eta Limousin-Oriako, hurrenez hurren. Baqueko Xabier Cerrok osatzen du taldea. Zehazki, Ortega eta Ugarte izan dira beren mailako txirrindulari garrantzitsuenetako bi, eta Euskadi Fundazioa eta LABORAL Kutxa aukeratu dituzte hazten eta garatzen jarraitzeko. Lehenengoa bigarren izan zen Gipuzkoako Itzulian, brontzea ordekako Espainiako Txapelketan edo hirugarrena Iruñeko Itzulian; Ugarte, berriz, hirugarren izan zen Ronde des Vallesen edo laugarren Iruñeko Itzulian, eta biek hainbat garaipen poltsikoratu dituzte.
Mikel Gaztañaga, LABORAL Kutxako kirol arduraduna: "Aldaketa batzuk daude, 26 txirrindulari izatetik 18 izatera igaro gara, errazago lan egiteko eta lasterketa eta egutegi gehiago banatzeko. Aurten Nikok (Alustiza), Mintegik eta Zubeldiak jauzia eman dute denboraldi bikain baten ondoren; orain beste batzuei egokituko zaie taldean mailako urrats hori ematea. Lau elite ditugu, eta hori defendatzen dut nik, txirrindulari osoagoak pasatzea, Ganzabalen kasuan bezala, erregulartasunari eusten badio profesionala izateko aukera izan baitezake. Gainera, ilusio berezia egiten dit lau juniorri aukera emateak, horietako bi altxor dira, Ortega eta Ugarte, esaterako. Helburua txirrindulari guztiei egutegi on bat eskaintzea da, errepidean onenak direnak eta laguntasun eta lan balioak dituztenak profesionaletara pasatzeko aukera izan dezaten".
LABORAL Kutxa 2024: Adrián Martínez, Eneko Ortega, Gari Ugarte eta Urko Vidal (2005); Imanol Aceña, Xabier Cerro, Aimar Galdós, Luis García, Gabriel Ibáñez eta Rubén Rodrigues (2004); Aitor Agirre eta Danel Casais (2003); Ander López eta Asier Castilla (2002); eta Iñaki Díaz (2001), Ander Ganzabal (2000), Iñaki Murua (2000) eta Iker Trigo (2001).
Ez dute jarraituko honako hauek: Iker Barandiaran, Cole Davis, Ailetz Lasa, Sergio Lorenzo, Maxime Renoux, Manuel Rodríguez, Jaime Romero, Yerai Sastre, Jagoba Uranga eta Alejandro Villacastín, aipatutako Nicolás Alustiza, Iker Mintegi eta Unai Zubeldiaz gain.