Laboral Kutxa taldeak "gogoz eta ilusioz" beteta hasiko du denboraldia Mallorcan

Itzuli

2024/01/19

Laboral Kutxa taldeak "gogoz eta ilusioz" beteta hasiko du denboraldia Mallorcan

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak aurtengo egutegia irekiko du asteburuan, hain zuzen, larunbatean, igandean eta astelehenean Mallorcako Txallengeko ospatuko diren hiru probekin.

Alteako Cap Negret hotelean egonaldiaren ondoren, euskal taldeak hamar txirrindularirekin ekingo dio bere lehen lasterketei: Yurani Blanco, Usoa Ostolaza, Lourdes Oyarbide, Nadia Quagliotto, Ane Santesteban, Aileen Schweikart, Debora Silvestri, Catalina Soto, Laura Tomasi eta Cristina Tonetti. Beraz, Oyarbide, Santesteban, Soto, Tomasi eta Tonetti txirrindulariek aurreneko aldiz jantziko dute Laboral Kutxaren maillota lehiatzen. Eta Blanco eta Schweikart taldekideentzat proba berezia izango da, etxean lehiatzen.

Ion Lazkano, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko kirol arduraduna: "Talde osoaren gogoa eta ilusioa azpimarratu nahi ditut. 2024an eta 2025ean WorldTourrerantz pentsatu dugun erronkaren bidea Mallorcan hasiko da. Hiru probak gure ezaugarrietara egokitzen dira eta, horregatik, hamar txirrindulari izango ditugu txandakatzeko, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko eta UCI puntuak lortzeko helburu nagusiarekin. Lehen lasterketan, batez ere Laurarekin (Tomasi) lehian egoten saiatuko gara, baina baita Cristinarekin (Tonetti) eta Catarekin (Soto) ere; igandean eta astelehenean, berriz, Ane (Santesteban) izango da gure aukera argiena onenekin egoteko".

Larunbateko lasterketak gora eta behera egiten du, baina esprina espero da helmugan. Igandean, ibilbideak lau mendiko sari ditu azken 50 kilometroetan Castell de Bellverrera (3.a) bukatuta. Eta astelehenean ere hiru mendate puntuagarriak dira, azkena helmugatik 11,5 kilometrora. Guztira, 22 taldek hartuko dute parte, WorldTourreko sei talde, 15 UCI Kontinental mailakoak eta selekzio bat. Probaren azken ordua zuzenean jarraitu ahal izango da Eurosport eta Teledeporte telebistetan.

  • Larunbata. Felanitx-Colonia de Sant Jordi Saria, 127,3 km. Irteera: 12:45 / Helmuga: 15:55-16:06
    Yurani Blanco, Nadia Quagliotto, Aileen Schweikart, Catalina Soto, Laura Tomasi, Cristina Tonetti.
  • Igandea. Palma Saria, 138,2 km. Irteera: 10:30 / Helmuga: 13:55-14:07
    Yurani Blanco, Usoa Ostolaza, Lourdes Oyarbide, Ane Santesteban, Aileen Schweikart, Debora Silvestri.
  • Astelehena. Binissalem-Andratx Saria, 114,3 km. Irteera: 12:55 / Helmuga: 15:55-16:05
    Yurani Blanco, Usoa Ostolaza, Lourdes Oyarbide, Nadia Quagliotto, Ane Santesteban, Aileen Schweikart.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean