David Gonzalez, heldutasuna eta eskarmentua Euskaltel-Euskadi taldearentzat

Fundación Euskadi
2026ko urriaren 8a

David Gonzalezek (1996, Fontiveros, Avila) bere eskarmentua eta abiadura eskainiko dizkio Euskaltel-Euskadiri hurrengo bi denboraldietan, 2027an eta 2028an. Txirrindulari espainiarra kirol heldutasun osoa lortu du eta egitura laranjara helduko da tropel profesionaletan zortzi denboraldi bete ondoren, azken biak Pinarello Q36.5 taldean. Beraz, esperientzia handikoa da, eta eredua izango da taldeko gazteenentzat.

Txirrindulari osoa da David Gonzalez: ordekan ezin hobeto moldatzen da, mendi ertaina gainditzen du, eta abiadura nabarmena du talde murriztuetan. Garaipenak ere erdietsi ditu eta postu ederrak lehen hamarren artean pilatu ditu maila goreneko lasterketetan, hala nola La Vueltan, Kataluniako Voltan (laugarren eta seigarren 2026an), edo Burgosko Itzulian (hirugarren saio batean 2026an). Era berean, Tom Pidcock iazko La Vueltako podiumean babestu zuen iaz taldekide zeregin bikaina betetzen. Bere ibilbidean nazioarteko maila goreneko hainbat lasterketetan aritu da: La Vueltan hiru aldiz parte hartu, Giroan batean, eta beste hainbat proba ospetsuetan aritu da, esaterako, Flandriako Tourrean, Tirreno-Adriatikoan eta Suitzako Tourrean.

David Gonzalezena Euskaltel-Euskadiren zortzigarren berritasuna da datorren denboraldiari begira, Julen Arriolabengoa, Mikel Landa, Marco Martin, Hodei Muñoz, Ander Okamika, Felipe Orts eta Unai Ramosen fitxaketekin bat eginez.

David Gonzalez: "Niretzat sinestezina da hurrengo bi denboraldietan Euskaltel-Euskadi taldean aritzea. Nire haurtzaroko taldea da, Frantziako Tourrean telebistan ikusten nuen. Horregatik, oso berezia da 2027rako familia horrekin bat egitea eta Marea Laranjaren babesa sentitzea. Txirrindulari azkarra naiz, eta, sasoi onean, ondo gainditzen ditut ibilbide gorabeheratsuak. Espero dut ibilbide horietan lehiatzea, non garaipenak talde hautatuetan erabakitzen diren. Bereziki ilusionatzen nau Frantziako egutegia, Kataluniako Volta -oso gustuko dudan proba- eta Itzulia, are gehiago kolore laranja jantzita. Aukera hau Mikel Landari eskertu behar diot Jorge Azanzarekin hitz egin zuen-eta, eta Jonathan Lastra ere lagun dut. Nire familia ere ezin dut ahaztu, nire ibilbide profesionalaren urrats bakoitzean baldintzarik gabe lagundu naute-eta".

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduraduna: "David Gonzalezen fitxaketa albiste bikaina da gure egiturarentzat. Txirrindulari osoa da, amaiera txikietan errematatzeko eta mendi ertainean eusteko gai. Hala ere, bere balioa haratago doa: harrobira eta gurea bezalako prestakuntzara bideratutako talde batean, funtsezkoa da bere eskarmentuko eta WorldTour egutegian ibilitako txirrindulari bat izatea. David ispilu eta gida bat izango da gure gazteentzat, eta, aldi berean, askatasuna izango du bere garaipen aukerak bilatzeko".

Euskaltel-Euskadi 2027 (19 txirrindulari baieztatuta): Jon Agirre, Yago Agirre, Julen Arriolabengoa, Xabier Berasategi, Samuel Fernández, David González, Txomin Juaristi, Mikel Landa, Jonathan Lastra, Gotzon Martín, Marco Martín, Iker Mintegi, Hodei Muñoz, Ander Okamika, Felipe Orts, Unai Ramos, Gari Ugarte, Axel van der Tuuk eta Danny van der Tuuk.

0 Iruzkinak
Hasi saioa edo erregistratu iruzkinak egiteko