Euskaltel-Euskadi Txinako Qinghai Lake Tourrean lehiatuko da

Fundación Euskadi
7 de julio de 2026

Euskaltel-Euskadi Qinghai Lake Tourrarekin (2.Pro, Txina) itzuliko da berriro lasterketetara, Asiako eta nazioarteko egutegiko ezagunenetako itzulian, uztailaren 11tik 18ra zortzi etapatan lehiatzeko.

Talde laranjak multzo sendo bat aurkeztuko du. Jon Agirre, Unai Aznar, Mikel Bizkarra, Samuel Fernandez, Iker Mintegi eta Louis Sutton dira itzulia lehiatuko duten sei txirrindulariak. Agirre bosgarren izan zen 2025eko edizioan. Jokin Murguialday, aldiz, ez da arituko, azken orduko hutsunea izaten, gastroenteritis bortitz batek jota azken egunetan.

Pablo Urtasun, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol zuzendaria: "Qinghai Lake Tourra itzuli zorrotza da. Zortzi etapa izango dira, eta altuera, 2.700 eta 4.200 metro artekoa, zailtasuna gehitzen dio lasterketari. Menditsu izan arren, oso multzo sendo eta lehiakorra aurkeztuko dugu. Hain zuzen, etapa eta sailkapen nagusian lehiatzea espero dugu. Tamalez, Jokin ez da lehiatuko. Pena handia da, sasoi bikainean zelako eta gogotsu iristen zelako".

Qinghai probintzia Tibeteko ipar-ekialdean dago, eta eszenatoki ikusgarria bezain zorrotza da txirrindularitzan aritzeko. Hain zuzen, Qinghaiko aintzira Txinako handiena da, itsas mailatik 3.200 metro baino gehiagora dagoen ur gaziko eremu erraldoia. Uztailean, txirrindulariek eguraldi hozgiro eta iragarrezinari aurre egingo diote (10°C eta 23°C artean), aldeak ederrak izaten egunaren zehar. Hezetasun erlatiboa % 70 eta % 75 arteko izan daiteke, eta 3.000-4.000 metroko mendateetara igotzean, berriz, giroa erabat lehor bihurtuko da.

Guztira, 22 taldek hartuko dute parte, eta horien artean WorldTourreko talde bat eta ProTeam mailako zortzi nabarmentzen dira. Gainsariak erabakigarriak izan daitezke azken sailkapen nagusiari begira: 10, 6 eta 4 segundo banatuko dira helmugetan, eta 3, 2 eta 1 segundo tarteko esprintetan. Ordu-aldea sei ordu gutxiagokoa da euskal lurrraldeetan.

Etapak eta ordutegiak:

  1. Uztailak 11, larunbata. 1. etapa: Xining - Xining, 120,6 kilometro. Irteera: 6:25 / Helmuga: 8:49-9:09.
  2. Uztailak 12, igandea. 2. etapa: Huangyuan - Menyuan, 224,6 kilometro. Irteera: 3:20 / Helmuga: 8:48-9:24
  3. Uztailak 13, astelehena. 3. etapa: Menyuan - Huzhu, 167,7 kilometro. Irteera: 3:20 / Helmuga: 8:48-9:11
  4. Uztailak 14, asteartea. 4. etapa: Huzhu - Guide, 195,7 kilometro. Irteera: 4:10 / Helmuga: 8:49-9:19
  5. Uztailak 15, asteazkena. 5. etapa: Guide - Gonghe, 135,5 kilometro. Irteera: 5:30 / Helmuga: 8:48-9:09
  6. Uztailak 16, osteguna. 6. etapa: Gonghe - Gangcha, 232,6 kilometro. Irteera: 3:30 / Helmuga: 8:47-9:18
  7. Uztailak 17, ostirala. 7. etapa: Gangcha - Xihaizhen, 130 kilometro. Irteera: 11:45 / Helmuga: 8:50-9:10
  8. Uztailak 18, larunbata. 8. etapa: Xihaizhen - Qinghai Lake Scenic Area, 146 kilometro. Irteera: 5:41 / Helmuga: 8:50-15:08


0 Iruzkinak
Hasi saioa edo erregistratu iruzkinak egiteko